Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tuterak XI. Ebroko Erronka triatloi proba hartu zuen igandean, aldi berean Nafarroako Sprint Txapelketa zena. Nagusien proban 144 triatleta heldu ziren helmugara (750 metro igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan). Azkarrena Hektor Llanos gasteiztarra izan zen, Martin Ignacio Muller bigarrenari ia minutu erdia ateraz (1:00:05). Sakana Triatloi taldeko Felix Benjumea altsasuarra 66.a izan zen (1:11:11). Emakumezkoetan Judit Saizar izan zen (1:11:31). Nafarroako Sprint Txapelketa aintzat hartuz, Martin Ignacio Muller eta Judit Saizar izan ziren txapeldunak. Aipatzekoa da Tuterako probak ere kategoria txikiko probak hartu zituela, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak. Haurren mailan Sakana Triatloi Taldeko triatletek sekulako papera egin zuten. Mutiletan Urko Peñagarikano izan zen txapelduna (17:46), eta nesketan, aldiz, Olatz Azazeta (19:39). Haren taldekide Marina Zabala laugarrena sailkatu zen (22:21).