Graffiti tailerrak Etxarrin eta Altsasun

Guaixe 2011ko uztailaren 14a

Graffitiek hondatutako hormak eta bazterrak kolorez biziberritzeko aukera eskaintzen dute. Kaleak eraberritzeko garai ona da uda. Horrela, Etxarri Aranazko eta Altsasuko Udalek graffiti tailer bana antolatu dute. Biak ere datorren astean izanen dira, hilaren 19tik 21era, asteartetik ostegunera, Etxarrin 16:00etatik 20:00etara eta Altsasun 17:00etatik 21:00etara.Altsasuko Gazteria Sailak antolatutako tailerra Jose Mari Morcillo Morkots komikigile eta marrazkilariak emanen du. 12-30 urte artekoei egin diete eskaintza. Matrikula 10 eurokoa da eta izena emateko epea ostegunean amaitzen da. Interesatuek argibideak eskatu ditzakete Altsasuko Gazte Informazio gunean (948 564 785 edo gazteria@altsasu.net).Etxarri Aranazko Kultura Sailak antolatutako ikastaroa, berriz, Iker Uribeetxebarria lakuntzarrak gidatuko du. Tailerra 12 urtetik gorakoendako da. Matrikula 15 eurokoa da. Izena emateko epea garilaren 18an, astelehenean, 14:00etan itxiko da. Interesatuek udaletxeko bulegora jo beharko dute.Altsasuko eta Lakuntzako margolariek tailerrean izena ematera animatu dituzte sakandarrak, "kaleari bizia emateko modu polita da eta egiten ikasten da" diote.