UEUko ikasleendako diru-laguntzak

Guaixe 2011ko uztailaren 12a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzen duten sakandarrek diru-laguntza eskatzeko aukera dutela. Aurtengo udan egindako ikastaroek sortutako gastuaren erdia gehienez estaliko du diru-laguntzak. Ikasle eta langabetuen kasuan %100a. Eskaerak Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan irailaren 30era arte aurkeztu daitezke. Informazio gehiagorako 948 464 840 telefonora edo itzulpenak@sakana-mank.com helbidera jo.