Uzta makinak lanean

Guaixe 2011ko uztailaren 12a

Ibarreko nekazariek 637,36 hektarea deklaratu dituzte. Horiei aziendarako bazka-laboreetarako ereindako 5372,86 H gehitu behar zaizkieGari, garagar eta olo uzta bildua dago Sakana ekialdean. Mendebaldean oraindik ere jasotzeko dago, baina uzta biltzeko makinak gurean ditugu, batetik bestera.Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentutik jakinarazi digutenez, ereindako gari, gari gogor, garagar, olo, arto eta baba azalera 637,36 hektareakoa da. Nekazaritza Politika Bateraturako sakandarrek egindako aitorpeneko behin-behineko datuak dira. Departamentutik azaldu  digutenez, aurten 88,12 H gari erein dira (pasa den urtean baino 104,66 gutxiago). Aitortutako gari gogor azalera 5,33 H da (0,23 gutxiago). Garagarrari dagokionez, aurten 98,82 H erein dira (4,92 gutxiago). Oloa da aurten ereindako azalera handitu duen laboreetako bat, 141,17 H (69,69 gehiago). Arto soroek 297,41  H hartuko dute (4,26 gutxiago). Azkenik, ereindako baben azalerak ere gora egin du, 6,51 H (2,52 gehiago). Abeltzainek ere aziendarendako bazka izateko hainbat hektarea erein dituzte: larreak, alpapa eta bestelako bazkak. Aitortutakoaren arabera 5372,86 H-ko azalera osatzen dute.Herria Garia Gari Gogorra GaragarraOloaArtoa Baba  Bazka laboreakArakil 51,54051,7968,04 169,081290,2Irurtzun        109,7Irañeta   8,8 2,05 9,17   188,54Uharte Arakil 5,32    4,87 36,42 996,4Arruazu 1,61 2,32   3,23  24,66  66,76Lakuntza    0,12 3,72    3,22  13,53 189,8Arbizu 1,39    13,753,492,36  215,96Ergoiena0,53  26,520,2  Etxarri Aranatz0,65  0,02 38,22 445,81Bakaiku4  4,391,72 1,65128,97Iturmendi10,01   8,566,5 1,08  1,91 104,54Urdiain11,78 14,63 16,14 0,53  0,59 229,45Altsasu      208,6Olatzagutia     1,03 172,35Ziordia  2,78 3,44    231,66Guztira88,125,3398,82 141,17297,416,51 Denetara zenbat hektaera:        6010,22