Izen-abizenak euskaratzea gero eta errazagoa

Guaixe 2011ko uztailaren 13a

Abizenean duzun ch hori tx bihurtu nahi duzu, edo v hitza b hitzarekin ordezkatu nahi duzu? Zure izen-abizenak horrela ikustea min egiten badizu, aldatu eta euskal grafiarekin jarri nahi badituzu horretarako aukera badago. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, "gaur egun egin beharrekoak oso errazak dira, eta denbora motzean egin daitezke erroldatuta zauden herriko Erregistro Zibilean edo udaletxean bertan".Euskaratzeko beharrezko agiriak• Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez txikikoa bazara, gurasoena ere beharko duzu. • Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Erregistraturik zauden tokian eskatu behar duzu.  • Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu. • Familia liburuaren fotokopia. Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu. • Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia. 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu.