Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoan mustu zuten 2011ko Artea Oinez erakusketa Iruñean. Uda aldean, erakusketak Donostiarako bidea hartu du. Gaur irekiko ditu ateak Kutxa Boulevard aretoan eta bertan egonen da garilaren 31ra arte. Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez festa eta ohi bezala, euskal artistek haien laguntza eskaini dute. 71 artistek parte hartu dute euskal arte garaikidearen erakusleihoan. Denera, 18 eskultura eta 54 koadro izanen dira ikusgai. Eskaintza anitza eta erakargarria da.Aurtengoan presentzia berezia du Joxe Ulibarrena Arellano eskultore eta etnografoak. Tafallako ikastolak Azkoiengo artista omendu du. Komisariatik ateratzen 1983ko eskulturaren kopiak egin eta salgai jarriko dituzte.Ulibarrena handiaren artelanekin batera, ikusgai daude hiru sakandarren lanak. Mikel Okiñena arakildarrak izenbururik gabeko taula gaineko margolana eta eskaiolazko eskultura koloretsua egin ditu. Jose Ramon Andak, berriz, brontzezko izenbururik gabeko eskultura egin du. Azkenik, Koldo Arnanz altsasuarrak, Aldeaseñor izeneko mihise gaineko olioa egin du. Donostiako egonaldia azken aurrekoa da. Irailean, Oinez bezperan, Tafallan espero dute.