Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko jardunaldia antolatu du etzirako. Zortzigarren urtea da aurkezpen hori egiten dela eta urtetik urtera harrera hobea du. Adin guztietako haurrak dira onartuak zeremonia horretan. Aurkezpen horiek ez dute konpromiso berezirik sortzen, baina haien helburua haurrek Aralarko santutegiarekin lotura afektiboa izatea eta kofradiarekin harremana mantentzea da. ElizkizunaAralarko santutegiak igande eguerdian hartuko duen elizkizuna berezia izanen da makina bat guraso haien haurrekin batera joanen direlako. Mezan bertan aurkeztuko zaizkio haurrak aingeruari eta, aldi berean, bedeinkatu eginen dituzte. Meza bukatu ondoren bildutako guztiek aingerua gurtzeko aukera izanen dute.Igandeko zeremonian parte hartuko duten haurrek goiaingeruaren lagun direla dioen pergamino bana jasoko dute. Izena aurretik emana dutena igandean bertan jasoko dute agiria, gainontzekoek, berriz, hurrengo asteburuetan jasotzeko aukera izanen dute. 12:30eanHaurrak Aralarko aingeruari aurkezteko elizkizuna 12:30ean hasiko da.