ANTONIO LOPEZ THISSENEN

Guaixe 2011ko uztailaren 15a

Irailak 25era arte ikusgai ditugu artista ospetsu honen lanak; errealismoa eta figurazioaren artista espainiar garaikide inportanteena. Erakusketa honetan bere lan berrienak ikus ditzakegu (bukatu gabeak daudenak...) baita lan zaharrak ere. Artistak berak aukeraturikoak dira, honela erakusketa autobiografiko bat sortuz.Erakusketa honetan, non ez dagoen hurrenkera kronologikorik, 140 lanen artean, pintura, marrazketa eta eskultura ikus ditzakegu. Aipaturiko lan hauen artean,  Madrilgo bere lan famatua  eta "Gran Via"-ren berrienetarikoak, bere Tomelloso jatorrizko lanak, erretratuak eta abar aurki daitezke.Artista honen lana hain pertsonala izatean, ez da erraza klasifikatzen. Antonio Lopez, prozesu sortzailearekiko, sormenaren askatasunaren eta sentimenduen defendatzaile sutsua dugu. Berak dioen bezalaxe, "Errealitate Objektibo" baten bila murgiltzen da bere lanetan, hau dela eta, askotan lanak urte eta urteetan luzatuz.Beraz, kontaturiko guzti honekin, hemendik, artista inportante honen (hoberen kotizaturiko artista bizidun espainiarra, Estatuko Erregeen margolari pertsonala, teknika paregabekoa...) erakusketa honetara hurbiltzera animatzen zaituztet; aukera paregabea baita, holako maila duen artistaren lanak ikusteko.Itziar Nazabal