Eskaladan murgiltzen

Guaixe 2011ko uztailaren 12a

Sakanako Mankomunitateak antolatutako eskalada ikastaroaren balantze oso positiboa egin dute partaideek eta begiraleek. Pasa den urtean antolatutako hastapen eskalada ikastaroak izandako arrakastaren ondotik, hobekuntza ikastaroa antolatzea erabaki zuen Mankomunitateak. Bost pertsonek eman dute izena eta berriki izan dira eskaladan murgiltzen, Uharte Arakilen eta Eginoko Lezean, Jon Gurutz Lazkoz monitore arbizuarraren eta Ander Gardeazabal monitore bizkaitarraren esanetara. Helburua haitzean eskalatzeko oinarrizko ezagupen eta teknikak lortzea zen, beharrezkoak diren maniobra eta pausuak ikasiz. Ikasleak gustura ibili dira eta asko ikasi dute.Kirol Zerbitzutik adierazi dutenez, irailean beste eskalada ikastaro bat aurreikusten da, hobekuntzako hirugarren pausua hain zuzen. Kasu honetan helburua bideak lotzea edo enkadenatzea izango da.