Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak III. Zumaia Flysh Trailean1.Aitor Osa: 2:14:467.Angel Arrieta: 2:27:0790.Jose Antonio Salgado: 2:59:52111.Jon Arrieta: 3:02:13271.Juan Carlos Lakuntza: 3:26:37314.Javier Bados: 3:33:22336.Sergio Goñi: 3:39:38414.Migel Ocaña: 4:06:46Sakandarrak III. Zuzenien Igoera Bertikalean1.Aitor Osa: 26:4116.Angel Arrieta: 33:0818.Jon Arrieta: 33:4540.Javi Moreno: 36:1544.Juantxo Arregi: 36:3950.Aritz Munarriz: 37:0476.Fernando Igoa: 40:4591.Juan Carlos Lakuntza: 43:0392.Joxi Lazkoz: 43:13Azken bi asteburuetan bi mendi lasterketa jokatu dira gurean: garilaren 3an III. Zuzenien Igoera Bertikala Azpeitian, eta igandean III. Zumaia Flysch Trail lasterketa. Bi probatan Aitor Osa eta Ana Conde nagusitu dira, eta Angel Arrieta izan da lehen sakandarra.Azpeitiko Lagun Onak klubak antolatutako III. Zuzenien Igoera Bertikala erlojuaren kontrako 2,8 km-ko proba zen, Ezkerretegi baserritik aterata mendi puntaraino zihoana, 804 metroko desnibela zuena. Proba Lasterketa Bertikalen Euskal Koparako baliagarria zen, garagarrilaren 19an Abaltzisketan jokatutako II. Txindokiko Bertikala probaren atzetik. Kopako azken proba irailaren 18an jokatuko da, Uharte Arakil-Beriain km bertikala, hain zuzen.Aitor Osak sasoiko dagoela demostratu zuen, bera izan baitzen aritu ziren 107 korrikalarien artean azkarrena. Ia hiru minutuko aldea atera zion Walter Becerrari. Emakumezkoetan Ana Conde nagusitu zen, helmugan 19. tokian heldu eta gero (33:48). Hainbat sakandar aritu ziren, eta azkarrenak Arrieta anaiak izan ziren. Angel Arrieta 16.a izan zen (33:08) eta Jon Arrieta 18.a (33:45).Bada, egoera bera errepikatu zen igandean Zumaian jokatutako III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketan. Kasu honetan 30 km ibilbideari egin behar izan zieten aurre korrikalariek, eta horietatik 431 korrikalari iritsi ziren helmugara. Azkarrenak Aitor Osa (2:14:46) eta Ana Conde (2:45:44) izan ziren. Osak ia minutu bateko aldea atera zion Walter Becerrari. Angel Arrieta uhartearrak lasterketa bikaina egin zuen eta zazpigarrena izan zen helmugan (2:27:07).