Sakanako IX. Haur Triatloian izena ematea zabalik

Guaixe 2011ko uztailaren 14a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Triatloi Taldea, Urdiaingo Aitziber elkartea eta Nafarroako Triatloi Federazioarekin batera, Sakanako IX. Haur Triatloia antolatu du Urdiaingo igerilekuetan garilaren 23rako, larunbatarekin, 10:30etik aurrera.Izena ematea garilaren 21era arteOndoko kategoriendako probak izango dira: aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak. Parte hartzeko izena ematea zabalik dago, garilaren 21era arte, www.navarratriatlon.com web gunean.www.navarratriatlon.comAipatu web orrian eman behar da izena. Probaren informazioa ere bertan dago eskuragarri, eta baita ere www.sakana-mank.com web gunean. Informazio gehiagorako, Kirol Zerbitzua (948 464 866).