Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar izango da, larunbatean, goizeko 8:30ean Altsasutik abiatuta. Sakana guztia zeharkatuta Altsasun despedituko da, 124 km eta geroBurunda Txirrindularitza Klubak I. Sakana Burunda txirrindularitza martxa antolatu du larunbaterako, garilaren 16rako. Goizeko 8:30ean Altsasutik atera eta Sakana zeharkatzea da asmoa, besteak beste Altamira portua, Lizarragako Katea, Aralarko portua eta Madotz pasatuz, bertan buelta hartu eta atzera ere Altsasuraino jotzeko. 124 km-ko ibilbidea izanen da, 2.223 metroko desnibelarekin, eta proba ez lehiakorra da.Burunda Txirrindularitza Taldeak apustu handia egin du I. Sakana Burunda txirrindularitza martxa antolatzearekin. Gehienez ere 500 txirrindulari onartuko dira. Antolakuntzak hiru hornidura gune prestatuko ditu ibilbidean barna. Lehena Guardetxen egonen da, eta edari eta janari hornidura izanen da. Ihabarren hornidura likidoa prestatuko dute eta, azkena, Altsasun, helmugan, hornidura likidoa eta paelladarekin. Izan ere, antolakuntzak paella prestatuko du txirrindulari guztiendako, proba despeditzeko modu bikaina. Antolatzaileek parte-hartzaileen esku jarriko du laguntza mekanikoa, ibilbide guztian barna. Gainera, hiru anbulantziek zainduko dute proba, medikua eta ATSarekin. Txirrindulariek kaskoa eraman beharko dute, derrigor, eta trafiko arauak errespetatu beharko dituzte, proba trafikoa zabalik dagoela gauzatuko baita, San Migelgo igoera kronometratua izan ezik.San Migelgo igoera, kronometratuaVitasport enpresak babestuta, Uhartetik (466,30 m) San Migelera (1216 m) bitarteko igoera kronometratua izango da. Gehienezko maila %18koa izanen da. Horrela, adinaren araberako kategoria bakoitzeko lehen hiru azkarrenek trofeoa jasoko dute. Zehaztutako kategoriak: 18-29 urte artean, 30-39 urte artean, 40-49 urte artean, 50-59 urte artean, eta 60 urtetik gora.Txirrindulariek opari sorta ederra jasoko dute: kamiseta, Rioja Vega ardo ondua, Katealde pateak, Laket txistorra, eta probako diploma. Eta, jakina, paella gozoa dastatzeko aukera.Izena emateaBurunda klubak antolatutako proban parte hartzeko 18 urtetik gorakoak izan beharko dira txirrindulariak. Izena ematea zabalik dago www.clubciclistaburunda.com edo www.centrovitasport.es web guneetan. Izena aurretik emanez gero, txirrindulari federatuek 36 euro ordaindu beharko lituzkete (6 euro txiparendako fidantza moduan), eta federatu gabekoek 41 euro (6 euro txiparendako fidantza moduan). Txipa bueltatzerakoan antolakuntzak 6 euroak itzuliko dizkie txirrindulariei. Aldi berean, egun bateko asegurua jasotzen du prezioak. Probaren egun berean, larunbatean, irteera baino lehen, Altsasun bertan izena emateko aukera dago. Kasu honetan, 10 euro garestiagoa izanen da izena ematea. Bestalde, dortsalak ostiralean eta larunbatean bertan jaso daitezke, ostiralean 17:00etatik 21:00etara eta larunbatean 7:00etatik 8:00etara.www.clubciclistaburunda.comProbaren informazio guztia, rutometroa barne.