Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan, Iruñeko Foru plaza Nafarroako III. mailkao aizkolari txapelketako kanporaketa jokatu zen. Lehiatu ziren 10 aizkolariek bina kanaerdiko moztu behar zituzten. Lanak despeditze azkarrenak Iñaki Vazquez altsasuarra eta Goizeder Beltza etxarriarra izan ziren. Aritz Goñi etxarriarra ere lehiatu zen, baina 22 segundugatik ez zuen finalerako sailkatzea lortu. Finala agorrilaren 19an jokatuko dute, Burlatako festetan. Aizkolariak 3 txandatan neurtu ziren eta bakoitzean sakandar bat zegoen. Aurreneko txandan Goizeder Beltza aritu zen. Atzetik aurrera eginez lanak despeditzen lehena izan zen. Iñaki Vazquezek aukera gutxi eman zituen bigarren txandan eta probako denbora onena egin zuen. Azken txandan Aritz Goñi aritu zen. Etxarriarra aurretik jarri zen baina Anjel Erasok aurreratu zuen eta berarendako izan zen finalerako txartela. 1. Iñaki Vazquez 4:262. Goizeder Beltza 5:023. Eneko Saralegi 5:084. Diego Riaño 5:145. Anjel Eraso 5:206. Aritz Goñi 5:417. Javier Etxeberria 5:478. Joxean Etxeberria 7:189. Julen Olano 7:3910. Esteban Pikabea 8:24