Aingeruak ehun lagun berri ditu

Guaixe 2011ko uztailaren 19a

Igandean Aralarko santutegiak meza berezia hartu zuen. Hartan nagusi ziren ume txikiak eta haur koxkorrak, orgatxoetan batzuk, besoetan besteak, meza jarraituz gehienak. Txikiak gurasoek, aitona-amonek edo bestelako senideek lagunduta igo ziren Aralarrera. Helduek haurrei Aralarko santutegiarekin lotura afektiboa transmititu nahi izan diote horrela. Mikel Garziandia Goñik eman zuen meza eta hartan haurrek parte hartzeko aukera izan zuten: txaloen laguntzaz haurrek ere kantatu egin zuten, Jauna egin nazazu bake aingeru abestia. Elizkizunaren ondoren, haurrek lehenik eta gainontzeko guztiak ondoren Aralarko aingerua gurtzeko aukera izan zuten. 600 haurZortzi edizioetan haur kopuru hori egin dira Aralarko aingeruaren lagun.