Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak porlandegia hondakinen enpresa kudeatzaile izendatu zuen maiatzaren 26an. Altsasuko plataformako kideek gaurkoan Nafarroako Gobernuan 926 gora jotzeko helegite aurkeztu dituzte, sakandarrek eta arabarrek larunbatean sinatu zituztenak. Guztiek gobernuaren ebazpena baliorik gabe uztea eskatu dute. Argudiatu dute foru administrazioaren erabakia ez datorrela bat Olatzagutiako Udalaren hirigintza planteamenduarekin.Horrekin batera, helegitean argudiatzen dute Ingurumen Baimen Integratuaren (IBI) funtsezko moldaketa dela eta, beraz, IBI berri bat eskatu behar zela. Helegitea jarri dutenek diote Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralean Sakanan ez dela halako ezer aurreikusten. Azkenik, Olatzagutiako Udalak IBIri jarritako helegiteak eta emandako argudioak indarrean daudela berresten dute. Antza, Compañia 3R edota Greenpeaceren bidez ere helegite gehiago aurkeztuko dira.