Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
133 txirrindularik Sakana puntatik puntara zeharkatu zuten Burunda klubak antolatutako martxan. Proba ez lehiakorra zen, baina San Migel igoera kronometratutako tartea kronometratu zutenSakandarrak San Migel igoeran1.Carlos Palacios: 30:477.Angel Arrieta: 34:5411.Iñigo Arellano: 35:5818.Jon Arrieta: 37:0725.Alfredo Amillano: 38:3433.Pedro Jose Borrega: 40:2741.Iñaki Lopez: 41:4242.Iñaki Martiarena: 41:4544.Sergio Claver: 41:5270.Jesus Mari Palacios: 46:1771.Jon Arellano: 46:1879.Javier Arellano: 47:2881.Eñaut San Vicente: 47:4183.Migel Angel Ariztegi: 47:5490.Ruben Aramendia: 49:46102.Alberto Ocaña: 56:44105.Josu Jon Huegun: 1:00:17110.Jose Luis Galparsoro: 1:02:27Burunda Txirrindularitza Klubak larunbatean estreinakoz antolatutako Burunda-Sakana txirrindularitza martxa arrakastatsua izan zen oso. Eguraldia lagun, proba ez lehiakorrean izena eman zuten 133 txirrindulariek goizeko 8:30ean abiatu ziren Altsasutik, ibarrean barna 124 km-ko ibilbidea egiteko (2.224 km-ko desnibela). Ziordiraino jo zuten hasieran, gero Etxeberriraino joan eta handik Altsasuko buelta hartzeko. Ibilbidean barna Altamirako portua, Lizarragako katea, Uharte Arakildik San Migel igoera eta Madotzeko gaina pasa behar izan zituzten, Larraunen sartuz. Ibilbidea asko gustatu zitzaien parte-hartzaileei eta antolatzaileak ere pozik azaldu dira.Palacios, azkarrena San Migel igoeranAltsasuko BTT zeharkaldi arrakastatsua antolatzen esperientzia handia du Burunda Txirrindularitza Klubak, eta aurten errepideko Sakana-Burunda proba antolatzea erabaki zuten, bizpahiru urte luze hausnartzen eta lan egiten egon eta gero. Babesleei esker lortu dute ekimena aurrera ateratzea, eta horretan zerikusi handia izan du Vitasport enpresak. Hain zuzen ere enpresa honek babestuta, Uharte Arakildik (466,30 m) San Migelera (1.216 m) bitarteko igoera kronometratuta izan zen. Carlos Palacios gasteiztarra izan zen azkarrena (30:47), baina adinaren arabera kategoria bakoitzeko lehen hiru azkarrenek trofeoa jaso zuten.Ibilbide ederra eta antolakuntza onaIbilbidea oso polita izan zen. Gainera, bigarren mailako errepideetatik joateaz gain, ez-ohiko bideetatik pasa zen martxa, eta hori oso polita iruditu zitzaien txirrindulariei. "Jendea pozik geratu da, ibilbidea oso ongi zegoela aipatu digute, eta guztia oso ongi antolatuta zegoela" adierazi du Burunda Txirrindulari Klubeko presidente Pablo Jimenezek. Horretarako 50 boluntario aritu ziren lanean. Hiru hornidura gune prestatu zituzten ibilbidean barna, Guardetxean, Ihabarren eta azkena Altsasun, txirrindularien beharrak asetzeko. Horretaz gain, ibilbide guztian barna txirrindulariek laguntza mekanikoa izan zuten eskura eta hiru anbulantziak zaindu zuten ibilbidea.Probaren balorazio positiboa egin du antolakuntzak. "Lehenengo aldia izateko parte-hartzea ona izan da. Gainera, eguraldiak lagundu du eta ez da aparteko arazorik egon. Errepikatzeko modukoa da, zalantzarik gabe, eta ziurrenik hurrengo urtean antzeko datetan antolatuko dugu proba" nabarmendu zuen Jimenezek.Bukaeran paella guztiendakoProbari dagokionez, hasieratik bi talde nagusi izan ziren: azkarrago zihoazenak eta ibilbidea lasaiago hartu eta mantsoago aritu zirenak. Gainera, bost txirrindulari profesional aritu ziren: Euskalteleko Jorge Azanza, Orbeako Adrian Saez eta Rural Kutxako Fabricio Ferrari, Alex Ryabkin eta Niek Hendrik van Geffen. "Proba ez lehiakorra zen, baina San Migelgo igoera kronometratzean eremu horretan hustutzeko eta dena emateko aukera izan zuten txirrindulariek" azaldu digu Burundako presidenteak. Babesle nagusia, Vitasport enpresa, oso kontentu geratu zela gaineratu zuen Jimenezek, eta enpresako Mikel Azparren proba jarraitzen egon zela, "oso pozik".Guztira 110 txirrindulari heldu ziren Altsasuko helmugara. Lehendabiziko txirrindulariak 12:30ak baino lehen iritsi ziren, eta azkenak, aldiz, ordu biak inguruan. Guztiek opari sorta jaso zuten eta San Migelgo igoerako diploma, eta, ohiko jaki eta horniduraz gain, antolakuntzak paella ederra prestatua zuen denondako, eguna bikain bukatzeko.