Angel Arrieta txapeldun 2KV Collaradan

Guaixe 2011ko uztailaren 19a

Sakandarrak 2KV Collaradan1.Angel Arrieta: 1:47:424.Jon Arrieta: 1:56:075.Jose Luis Beraza: 1:56:3014.Juanjo Goikoetxea: 2:08:2025.Jose Antonio Salgado: 2:20:4950.Migel Ocaña: 2:51:15Uharte Arakilgo Aralar Mendi klubeko korrikalariek Pirinioetako bidea hartu zuten asteburuan, igandean Huescako Villanuatik abiatu (956 m) eta Collarada gainean (2.886 m) despeditzen zen 2KV Collarada kilometro bertikal bikoitzean parte hartzeko. Uharteko taldeko bost korrikalariez gain, Dantzaleku-Sakana klubeko Jose Antonio Salgado altsasuarra ere aritu zen Pirinioetako proba gogorrean. Probak zituen 17 km-etan 2.016 metroko desnibel positiboari egin behar izan zioten aurre korrikalariek, banaka-banaka aterata. Izan ere, kronometratutako proba zen.Aralar Mendi klubak Uharte Arakil-Beriain km bertikala antolatzen du eta Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Kopako probetan parte hartzen dute klubeko korrikalariek. Hortik Pirinioetako km bertikal bikoitz honetan parte hartzeko irrika. Eta esan beharra dago maila bikaina eman zutela. Angel Arrieta uhartearrak ez zuen areriorik izan eta berak irabazi zuen proba (1:47:42), Eljabid Boaliri ia sei minutuko aldea ateraz (1:53:36). Bere anaia Jon laugarrena sailkatu zen, eta Jose Luis Beraza bosgarrena. Helmugara 62 korrikalari iritsi ziren, eta sakandarrek lan oso ona egin zuten. Emakumezkoetan Ascension Gutierrez nagusitu zen (2:36:28).