Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izena emanda zeuden 326 korrikalarietatik soilik 97 heldu ziren helmugara, eta irteera hartu zuen 6 sakandarretatik bakarrik Rubio eta GonzalezSakandarrak II. Ehunmilak Ultra Trailean1.Javi Dominguez: 24:49:1641.Patxi Rubio: 38:40:5068.Javier Ignazio Gonzalez: 43:05:30Beasaingo Arrastaka elkarteak antolatutako Ehunmilak Ultra Traila gogorra dela esatea ez da gauza berria. Gipuzkoako mendietan barna egindako 168 km-ko lasterketa da, 22.000 metroko desnibel pilatua duena. Izena emanda zeuden 326 korrikalariek ostiral arratsaldean hartu zuten irteera, eta tartean sei sakandar zeuden: Iker Bueno, Javier Ignazio Gonzalez, Aitziber Larrion eta Jone Pelaez altsasuarrak, Nourdine Jdi lakuntzarra eta Patxi Rubio uhartearra. Aitor Begiristain altsasuarra lesionatua zegoen eta ezin izan zen aritu. Guztiek proba ahalik eta asmo onenekin egitea zuten helburu, baina probaren gogortasunak eta norberaren gorputzaren erantzuna zela medio, soilik bi heldu ziren helmugara: proban debutatzen zuen Javier Ignazio Gonzalezek eta Patxi Rubiok. Gainontzekoek proba utzi behar izan zuten.Irteera hartu zuten korrikalarietatik soilik 97 heldu ziren helmugara, jota. Azkarrenak, Javi Dominguez gasteiztarrak, ia 25 ordu eman zituen korrika (24:49:16) eta larunbatean zazpiak izateko 10 minutu falta zirela iritsi zen helmugara. Hala ere, ibilbidean zehar "oso ondo ibili zela" adierazi zuen helmugan. 22 minutu atera zizkion Jose Vicente Benitori (25:11:17). Emakumezkoetan Nerea Martinez izan zen onena (28:00:26), helmugara bosgarrena helduta. Sakandarretan azkarrena Patxi Rubio izan zen. Uhartearra 41. postuan heldu zen helmugara, 38 ordu luze eta gero (38:40:16). Javier Ignazio Gonzalez ere txukun aritu zen eta 68.a izan zen, 43 ordu pasata.Jone Pelaez altsasuarrak hasieratik izan zituen arazoak urdailean. Jaten eta edaten zuen guztia bota egiten zuen eta hobera egiten ez zuenez, 10 ordu korrika zeramatzanean proba uztea erabaki zuen. "Lehendabiziko aldia da erretiratzen naizela. Baina urdaila gaizki nuen, dena botatzen nuen eta horrela ere ez zegoen segitzerik. Erretiratzen ere jakin behar da" dio altsasuarrak. Bere hurrengo erronka abuztuan jokatuko den Montblanceko Ultra Trailean parte hartzea izango da. Bestalde, kalanbreak, hankako mina, nekea eta beste izan ziren erretiratzeko beste arrazoi nagusiak. Erretiratu behar izan zuten gainontzeko sakandarrek ere - Bueno, Larrion eta Jdi - antzeko arrazoiak izan zituzten.Andueza 14.a Goierriko 2 HandietanEhunmilak Ultra Traileko antolakuntzak bigarren mendi lasterketa proba antolatu zuen asteburuan, Goierriko 2 Handiak izena zuena, tartean Aizkorri eta Txindokitik pasatzen zirelako. Hau ere proba gogorra zen, 82 km-koa eta 6.500 metroko desnibel positiboa zuena. 115 korrikalarik lortu zuten helmugara lortzea eta azkarrena Zigor Iturrieta izan zen, ia 11 ordu eta erdi korrikan eman ondoren (11:23:13). Damian Andueza urdiaindarrak proba bikaina egin zuen eta 14.a heldu zen helmugara, proban ia 14 ordu eman eta gero (13:59:26). Emakumezkoetan Leire Ezpeleta izan zen onena (16:56:51).