Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak landa lurzoruan suaren erabilera mugatu du, udako suteak saihesteko. Hilaren hasieratik indarrean dago araudia. Udan indarrean egonen diren neurri horien artean daude, besteak beste: pistetan motordun ibilgailuak eta makinak erabiltzeko debekua; zuhaitzak edo zuhaixkak eta sasiak dauden mendiko lursailetan eta larre eta belardietan sua erabiltzea debekatzen du eta, azkenik, galarazi du nekazaritzako lehorreko lurretan sua erabiltzea.