Fecoma-CCOO, langileen kontrolarekin, balioztatzearen alde

Guaixe 2011ko uztailaren 19a

"Aurrera begirako apustu garbia da, enplegu maila duina mantentzeko eta gure inguruarekin eta ingurumenarekin errespetua duena" CCOO sindikatuko eraikuntza, egurra eta antzekoen estatuko federazioak, Fecomak, adierazi berri duenez, "energia balioztatzea, gaur egun, enpleguari egonkortasuna emateko merkatuan dagoen balio garrantzitsuenetako bat da". Fecomak jakinarazi duenez, estatuko porlandegien %70ean energia balioztatzea erabiltzen ari dira. Europako herri industrializatuenetan ere prozesu hori egiten dela azpimarratu dute.Fecoma-CCOOtik nabarmendu dutenez, "erregai fosilen erabileran eta CO2 isurietan aurrezten duten prozesuak ezartzeak plantillak mantendu ditzakeela erakutsi dute". Balioztatzea hondakinak desegiteko "neurri jasangarri optimoak" direla ziurtatu du Fecomak. Ingurumen delegatuaFecoma-CCOO balioztatzearen alde agertu da, "beti ere, langileen beharrezko parte hartze eraginkorrarekin. Lantokietan zein hondakin balioztatzen diren ezagutu eta kontrolatuz batetik, eta, bestetik, atmosferara isurtzen diren gas eta partikulen kontrolarekin". Fecoma-CCOOren iritziz "ezinbestekoa da jakitea zer balioztatzen den eta tximiniatik ateratzen dena ingurumenari errespetua diola eta baldintza egokietan egiten dela". Sindikatutik azaldu digutenez, ideia horiek oinarri izanda sinatu zuten Balioztatze Akordioa Fecoma-CCOOk, MCA-UGTk eta enpresaburuek duela lau urte. Akordio horren emaitza da enpresetan sortu den ingurumen delegatua. Langileen ordezkari horren ardura da zaintza eta kontrol lana egitea. Aldeek abenduaren 13an akordio berri bat sinatu zutela argitu du Fecomak eta haren bidez "haien egitekoetan bultzada, babes eta gaitasun gehiago eman zaizkie ingurumen delegatuei". Enpresa batzordeaOlaztiko porlandegiko enpresa batzordea UGTko 4 kidek, ELAko 3k eta CCOOko 2k osatzen dute.