Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urteetan ahozko ondarea bildu eta aztertzeko hamaika ahalegin egin dira Euskal Herrian. Esaterako, helburu horrekin jarri zuten martxan Ahotsak.com egitasmoa. Euskal Herriko zazpi probintzietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jaso dituzte. Proiektua etengabe berritzen eta osatzen ari da; dagoeneko 3.500 hizlariren hitzak jaso dituzte. Solasaldietan hainbat gairi buruz ari dira hizlariak, denak euskaldun zaharrak, bakoitza tokiko hizkera bizi eta jatorrean. Elkarrizketatu zerrenda luzean zenbait sakandar ageri dira.Ahotsak.com webgunean elkarrizketen audioak edota bideoak daude, altxor hori ahalik eta gehien zabaltzeko. Gainera, orain elkarrizketen transkripzioak pdf formatuan jaisteko aukera dago, herri bakoitzekoak, zein hizlari jakin batenak.Sakandarren elkarrizketakAhotsa.com orrian Sakanako lau herritako euskaldun zaharren elkarrizketak jaso dituzte. Haietako batzuk aztertu gabe daude eta, beraz, oraindik ezin dira kontsultatu.Arbizuk du elkarrizketa bilduma osoena, 41 denera. Horietan gehienak 2009an Xabier Reparazek eginak dira, Zizkerte elkarteak Arbizuko Udalarekin batera bultzatutako egitasmoan. Elkarrizketak pasarteka banatuta daude eta zenbait bideo ikusi daitezke. Jose Mari Arakama, Irune Ginea eta Marian Ucarrek egindako elkarrizketak ere badaude. Sakanako gainerako elkarrizketak oraindik ezin dira entzun: Altsasun bildutako elkarrizketa gehienak 1986an Izaskun Etxeberriak eginak dira. 2010ean Miren Artetxek Marino Arramendiari egindako elkarrizketa ere badago. Etxarri Aranatzen Ainhoa Ansak bi testigantza jaso zituen 2010ean. Hirugarren elkarrizketa bat ere badago, hizlari ezezagunarena. Arakilen Urritzolako Inazio Etxarren elkarrizketatu zuen Alex Artzelusek 2010ean. Beste bildumakAhotsak egitasmoaz gain, ahozko ondarea biltzeko lan eskerga egiten ari da Labrit erakundea. Udalekin elkarlanean, adineko sakandarrak lekukotzak jaso ditu Lakuntzan, Arruazun eta Bakaikun eta horretan ari da Olatzagutian, Urdiainen, Ziordian, Etxarri Aranatzen eta Irurtzunen. Bildutako materiala Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboan bilduko dute.Bestalde, Euskarabideak eskatuta, Labrit enpresak 11 sakandar elkarrizketatuko ditu haien euskalkiaren testigantza gordetzeko helburuarekin.www.ahotsak.comEuskaldun zaharren elkarrizketen audioak eta pdf-ak eskura daitezke.