Jaibus erabiltzaileei barkamena

Guaixe 2011ko uzt. 22a, 08:54
Aurreko larunbatean, Iturmendiko festak zirela eta Sakanako hiru Gizarte Zerbitzuek eta Sakanako Mankomunitateak antolatutako Jaibus zerbitzua martxan izan zen. Antolatzaileek, hala ere, jakinarazi digute koordinazio huts egite bategatik Jaibusa ez zela ibarreko herri batzuetatik pasa. Festetara joateko garaian izan zen. 12:20an Ziorditik abiatutako zerbitzua izan zen herri guztietatik pasa ez zena. Jaibusaren antolatzaileek larunbatean pasa ez zen herrietako erabiltzaileei barkamena eskatu nahi die. Informazio gehiago nahi duenak lasai asko gizarte zerbitzuetara jotzeko aukera dutela gaineratu dute. Asteburu honetan Irurtzun, Bakaiku edota Olatzagutiko festetara joan nahi duenak autobus gautxoria martxan izanen du. 23:00etan eta 24:00etan joateko; 3:00etan, 5:00etan eta 7:00etan bueltatzeko.