Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun aldeko eta Altsasu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak gazte topaketa antolatu dute. 14 eta 17 urte arteko gazteak Etxarri Aranazko kanpinean bilduko dira agorrilaren 9tik 11ra. Hiru egunez, aisialdirako eskaintza zabala izanen dute (informazio gehiago bihar). Matrikula 25 eurokoa da. Interesatuek izena eman dezakete garilaren 22ra, ostiralera arte, Altsasuko Intxostia gazte gunean. Informazio gehiago Gazteria Sailean (948 564 785 edo gazteria@altsasu.net).