Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 397 kontratu bideratu ziren aurreko hilean, haietatik 24 besterik ez ziren mugagabeakAurreko hiru hilabeteetan langabeziak behera egin ondoren, joera hautsi eta garagarrilean langabeziak gora egin zuen Sakanan. 84 pertsona batu ziren langabeen zerrendara, %5,91 gehiago, eta guztira 1.505 dira.Langabeziak, batez ere, Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda dauden artean egin du gora: 95 pertsona gehiagok eman dute izena eta aurreko hilarekin alderatuz %7,96ko hazkundea izan da. Arakilgo zenbait herritarrek eta irurtzundarrek lana opatu dutenez, datu hori ez gizentzen lagundu dute. Langabeziak ibarreko 9 herritan behera egin du, gora, berriz, beste seitan. Generoari dagokionez, langabe gehienak emakumezkoak dira: 807 (14 gutxiago), hau da, %53,62. Gizonezkoak, berriz, 698 dira (98 gehiago) %46,37. SektoreakZerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete enplegu bulegoan izena emandakoen %48,37k. Hau da, 728 sakandarrek (20 gutxiago). Industria arloan lan egiteko prest leudeke 534 pertsona (85 gehiago), %35,48. Eraikuntza arlorako sakandarren 127 eskaera daude (23 gehiago), eta langabe guztien %8,43 izanik. Lan bila dabiltzanen %2,25 abeltzaintzan aritzeko prest daude. 34 pertsona dira, aurreko hilean bezala. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopuruak ere 4 pertsonetan egin du behera, 82 dira orain, %5,44.Ibarreko garapenaDatuei erreparatuz gero, urte hasieratik egoera bere horretan mantendu dela ikus liteke. Gaur egun, ilbeltza hasieran baino 5 langabetu gehiago ditugu. Hala ere, otsaila akaberan langabeziak marka guztiak hautsi zituen eta 1.574 pertsona bildu zituen bere zerrendetan. Bi hilabete geroago, apirila akaberan, 1.500 langabeen kopurutik behera egin genuen, 1.450. Langabezia hiru hilabetetan jaisten egon ondoren, berriro ere, 1.500eko muga gainditu du. NafarroaHerrialdean 4. hilabetez jarraian jaitsi da langabezia. Aurreko hilabetean baino 1.072 langabe gutxiago izan ziren eta, guztira, 41.700 langabe (%2,51 gutxiago). Sexuari erreparatuz gero, 22.107 emakumezko (%2,56 gutxiago) eta 19.593 gizonezko (%2,45 gutxiago) daude langabezian. Datuak ezagutzean, Imelda Lorea Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak esan zuen datu itxaropentsuak direla, jaitsiera esanguratsua eman dela eta murrizten jarraitu behar dela. Loreak esan zuenaren arabera, "Nafarroako langabezia azken bederatzi hileetako mailarik baxuenean dago, eta, esan beharra dago, 2011n 1.311 pertsona gutxiago daudela langabezian".