Erdozia eta Resano Nafarroako II. Mailako kanporaketan

Guaixe 2011ko uztailaren 22a

Igandean, garilaren 24an, Nafarroako II. Mailako Aizkorako Txapelketako kanporaketa hartuko du Elizondoko Iriarte pilotalekuak. 11 aizkolari ariko dira, eta lanak lehen bukatzen dituzten 5 aizkolariek Uharte Iruñean irailaren 25ean jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.11 aizkolari horien artean bi sakandar ditugu: Juan Jose Erdozia etxarriarra eta Iban  Resano dorrobarra. Biek ahalik eta lan onena egiten saiatuko dira lehen bost aizkolarien artean sailkatu eta finalean egoteko. Gainera, gauzak ongi joaten badira, postu horietan egon beharko lukete. Arerioak ondokoak dituzte: Sergio Mandazen, Patxi Mindegia, Xabier Mindegia, Jesus Etxeberria, Jose Antonio Loiarte, Arkaitz Olano, Raul Castro, Julen Kañamares eta Asier Pellejero. Egin beharreko lana bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat erdibitzea izango da. Aipatzekoa da kanporaketan sailkatzen den azken aizkolariak maila galduko duela eta hurrengo denboraldian hirugarren mailara jaitsiko dela.