Iñigo Aritza ikastolako II. Pilota txapelketa abian

Guaixe 2011ko uztailaren 22a

Burundako lau herri - Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordia - hartzen dituen Iñigo Aritza ikastolak prest dauka Iñigo Aritza Ikastola II. Pilota Txapelketa. Aipatu txapelketarekin pilota, euskara eta ikastolako parte diren lau herriak lotzen saiatu dira Iñigo Aritza ikastolakoak, eta antolaketan Altsasuko Pilotajauku taldearen laguntza izan du eta hainbat babeslerena.Txapelketa gaur abiatuko da, Olaztiko festetan. Hain zuzen ere txapelketa Iñigo Aritza ikastolak biltzen dituen lau herrietan jokatuko da, herri horietako festetan. "Olaztiko festetan, Urdiaingo Aitziber Ama Birjinako festetan eta Ziordiko festetan txapelketaren hasierako ligaxka jokatuko da, eta finalak Altsasuko festetan" azaldu digu Iñigo Aritzako Koldo Arnanzek. Bide batez, gurasoen inplikazioa eskatu du Arnanzen, eta pilotazaleak frontoira gerturatzea "bertako pilotariak direlako eta pilotari onak gainera, ikuskizuna emango dutenak".Gehienak pilotari sakandarrakTxapelketan ariko diren pilotariak bertakoak dira, sakandarrak, horietatik asko ikastolako ikasleak, eta baita Sakanako klubetan aritzen diren gertuko herrietako pilotariak ere. Guztiek ikuskizun ona ematea eta txapelketa irabaztea dute buruan. Hiru mailatan jokatuko da txapelketa: haurrak, gazteak eta helduak.Olaztiko festen barruan gaur, hilak 22, ostiralarekin, Iñigo Aritza ikastolako II. Pilota txapelketako lehendabiziko jardunaldia jokatuko da, 21:30etik aurrera, Olaztiko udal pilotalekuan. Bigarren jardunaldia abuztuaren 14an jokatuko da, Urdiaingo Ama Birjinaren festetan, 21:30ean, eta hirugarrena Ziordiko festetan. Finalak Altsasuko festetan erabakiko dira.Txapelketako lehen jardunaldia (Gaur, ostiralean, 21:30ean Olaztin)Haurrak: Fernandez-Aldaz / Otermin-GartziaGazteak: Ansa-Gastaminza / Murgiondo-KintanaHelduak: Lopez-Bergera / Senar-Irañeta