Profesionalen pilota jaialdi ederra Olaztin

Guaixe 2011ko uztailaren 22a

Pilota jaialdia (astelehenean, 18:00etan)Atarikoa: Olaetxea - Lemuno (lau eta erdian)Nagusia: Berasaluze VIII-Apraiz / Bengoetxea VI-RuizOlaztiko festetan pilotazaleek ez dute atsedena hartzeko betarik izango. Ostiralean Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako lehen jardunaldia jokatu eta larunbatean San Migel Pilota Txapelketako finalak erabaki eta gero, astelehenean, 18:00etan, pilotari profesionalen jaialdia antolatuko du Asegarcek.