Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakanako Triatloi Taldearekin, Urdiaingo Aitziber elkartearekin eta Nafarroako Triatloi Federazioarekin batera, Sakanako IX. Haur Triatloia antolatu du bihar, garilaren 23an, larunbatean, Urdiaingo igerilekuetan. Probak goizeko 10:30ean hasiko dira. Aurrebenjamin mailatik hasita juniorretaraino, triatloi proba politez gozatzeko aukera izango da Urrizti eta San Pedro paraje ederretan. Proba Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria da.Ondoko kategoriendako probak jokatuko dira: aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak. Bertan parte hartzeko aurretik izena emana beharra zegoen www.navarratriatlon.com web gunean. Kirol Zerbitzutik adierazi digutenez, 100 inskripzio pasa daude eginda. Nolanahi ere, informaziorako Kirol Zerbitzura hots egin daiteke (948 464 866 telefonoa). Proban aritu ahal izateko triatletek derrigorrezkoa izanen dute kaskoa eta mendiko bizikleta erabiltzea.Igeriketa probak Urdiaingo igerilekuan jokatuko dira, eta bizikleta probarako zirkuitu ederra prestatu dute Urdiaingo igerilekuetako bidetik abiatu eta Sarabe parajean barna. Korrika egiteko ere zirkuitua antolatu dute igerilekuetatik gertu.Probaren distantziakAurrebenjaminak (03-04): 10:30ean (25 m igeri, 1 km txirrindula, 200 m korrika)Benjaminak (01-02): 10:50ean (50 m igeri, 1,5 km txirrindula, 300 m korrika)Kimuak (99-00): 11:10ean (100 m igeri, 3 km txirrindula, 500 m korrika)Haurrak (97-98): 11:30ean (200 m igeri, 6 km txirrindula, 1.000 m korrika) Kadeteak (95-96): 12:00etan (300 m igeri, 9 km txirrindula, 2.000 m korrika)Juniorrak (93-94): 12:00etan (300 m igeri, 9 km txirrindula, 2.000 m korrika)