Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Tourra ez da ahaztuko nolanahi. Aspaldiko Tourrik estuena, ikusgarriena eta interesgarriena izan da, egunez-egun aldaketaren bat ekarri duena eta telebistari lotuta izan gaituena. Tour hasieran, tamalez, erorikoak izan ziren nagusi ia egunero. Pirinioek, Alpeek eta azkenaurreko etapako erlojupekoak kirioak dantzan jarri dituzte zaleak. Samuelen etapa garaipena Luz Ardidenen, Contadorren eta Samuelen erasoak ondoren, Andy Schlecken erakustaldia Galibierren segidan... eta Cadel Evansen maisutasuna erlojupekoan. Izan ere, azken aurreko etapako erlojupeko ikusgarriak eman zion garaipena australiarrari, ordura arte Pirinioetan eta Alpeetan emandako maila bikainarekin batera. Zalantzarik gabe, merezitako garaipena da, Evans primeran ibili baita mendian eta erlojupekoan. Australiarrak onartu zuen 1991an Migel Indurain irabazten ikusi zuenean piztu zela bere ametsa, denboraldi latzak pasa dituela, tartean gutxigatik bigarrena izan dela bi Tourretan, eta azkenik bere ametsa bete dela. "Horregatik aurtengo garaipena bereziagoa, akaso" adierazi zuen Evansek. Podiumean Schleck anaiek lagundu zuten Evans. Andy 1:34ra sailkatu da, eta Frank 2:30era. Scheleck anaiak txirrindulari bikainak dira baina euren ahultasuna erlojupekoa da, eta diziplina horretan hobetzen ez badute, ezinezkoa izango dute Tourra edo beste edozein proba luze irabaztea. Laugarrena 10 etapatan lider izan den Thomas Voeckler sailkatu da, 3:20ra, sorpresa emanez; bosgarrena Alberto Contador, 3:57ra; eta seigarrena Samuel Sanchez, 4:55era. Hain zuzen ere Samuel podiumera igo zen bera izan baita mendiko irabazlea. Erregulartasunaren maillot berdea Pariseko azkeneko etapan gailendu zen Mark Cavendishek jantzi zuen eta gazte onenaren maillot txuria Pierre Rollandek. Txirrindulari borrokalariarenaren saria, aldiz, Jérémy Royk. Galtzaile nagusiak Schleck anaiak - Pirinioetan eta orohar mendian Evans gehiago erasotzeak penatuko die - eta Alberto Contador - Italiako Giroa irabaztetik dator, baina hori ez da prestakuntzarik onena Tourrerako - izan dira. Sakandarrak, bikainTourrean irteera hartu zuten lau txirrindulari sakandarrek - Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Pablo Urtasun eta Movistarreko Imanol Erbitik - Parisera lortzea heldu dute. Meritu handia du horrek, aurten izan diren eroriko etengabeak eta probaren gogortasuna bera kontuan hartuta. Aipatzekoa da aurten Tourrean debutatu duen Pablo Urtasun. Pirinioetako La Hourquette d´Ancizan jaisterakoan lurrera erori zen Klödenekin batera, eta nahiz eta jota kolpatuta eta minduta egon eta aldakan puntuak izan, Galibierreko etapan aurrean izan zen, taldea laguntzen, eta Tourra bukatzea lortu du. Gorka Verdugo 25.a sailkatu da, lehen sakandarra, 43:06ra; Egoi Martinez 34.a, 1:08:28ra; Imanol Erbiti 88.a, 2:29:47ra; eta Pablo Urtasun 149.a, 3:30:17ra. Euskaltel-Euskadi taldeak orain arteko Tourrik osoena edo borobilena egin du, "historikoa", Madariagaren hitzetan. Helburua lortu du, etapa garaipena lortzea. Samuel Sanchez izan zen azkarrena Pirinioetako Luz Ardideneko etapa ikusgarrian, milaka euskal zaleren aurrean, eta, horretaz gain, mendiko onenaren saria jaso du. Horretarako ezinbestekoa izan du taldekide guztien laguntza, Gorka Verdugo, Egoi Martinez eta Pablo Urtasun tartean. Verdugok eta Martinezek atzera ere lan talde gizon itzelak direla erakutsi dute, ezkutari fidel eta bikainak, mendiko etapetan bereziki Samuel Sanchezen ondoan egon direnak. Gainontzeko txirrindulariak ihesaldietan ikusi ditugu. Talde lan izugarria egin du Euskaltelek, soilik bi hutsune izanda: taldekako erlojupekoa - azkenak izan ziren - eta lehendabiziko egunean erorikoengatik moztuta geratu zirenean, Mont des Alouettes bidean. Baina hortik aurrera, bikain. Horren isla, taldekako sailkapenean bosgarrena izan da talde laranja. Bestalde, Movistar Rui Costaren etapa garaipenarekin doa etxera. Lider argirik gabe egotea nabaritu dute, erorikoak baita ere, eta horregatik Imanol Erbitiren lanak ez du horrenbeste distira izan. "Tour zaila izan da" adierazi du Hiriberrikoak. Jose Luis Arrieta uhartearrak zuzendari moduan debuta egin du Tourrean, Movistarrekin. "Ez dugu sailkapen orokorrean borrokatu duen txirrindularirik, Beñat Intxausti erori zelako eta Kiriyenka gaizki zegoelako. Hala ere, etapa bat irabazi dugu eta azken egunera arte borrokatu dugu Rojasekin maillot berdea lortzearren. Geunden egoeran egonda, ezin daiteke gehiago eskatu" dio uhartearrak. Azanza txukun Brixia TourreanItalian barna aritu da Euskalteleko Jorge Azanza txirrindularia, bost egun iraun dituen Brixia Tourrean. Fortunato Baliani izan da garailea. Azanza txukun aritu da eta 42.a sailkatu da, 22:14ra. Afizionatuak. Gomezek 32. garaipena eman dio Rural KutxariAfizionatuen Rural Kutxa talde sakandarrak bere ibilbide oparoarekin jarraitzen du. Larunbatean Jordi Simonek Kataluniako fondoko txapelketa irabazi zuen 23 urtez azpiko mailan, eta Yelco Gomezek Busturiako Udala saria irabazi zuen, talde sakandarrari denboraldiko 32. garaipena emanez. Bigarrena bere taldekide Karol Domaglaski izan zen. Eta larunbatean jokatutako 22. Baiona-Iruñea Klasikoan Samuel Plohine nagusitu zen, Rural Kutxako Pablo Torresi 53 segundo atereaz. Taldeka Rural Kutxak irabazi zuen.