Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Txuixoo elkarteko kideak yoseikan budo diziplinako sortzaile Hiroo Mochizukik Bilbon emandako topaketan izan dira eta orain Marseillan daudeYoseikan budoa japoniar batek sortutako diziplina da. Horretarako hainbat borroka artetako mugimenduak eta erabiltzen diren oinarri guztiak kontuan hartu zituen Hiroo Mochizuki irakasleak, eta gero horiek aplikatzeko modua aldatu zuen. Uhinaren sistema erabili zuen. Hau da, uhin mugimenduaren bidez diziplina berri bat garatu du. Bere oinarrian karatea, judoa, aikidoa eta beste daude. Aldaketa nagusia egiteko modua eta horrek ekartzen dituen ondorio guztiak dira. Halaxe azaldu ziguten bere garaian aipatu diziplina eskaintzeko Etxarri Aranatzen sortu zen Txuixoo elkarteko kide Juan Pablo Santanok eta Joxe Mari Arakamak. Yoseikan budoa eskaintzeaz gain - 3 urtetik aurrera - , tai-chia eta swiss ball - puzten diren baloi handi horiekin lan egitea - ikastaroak eskaintzen ditu Txuixoo elkarteak, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Joxe Perez da irakaslea. Marseillan daudeTxuixoo elkartekoek udan Marseilla ondoan dagoen Aix en Provencera jotzen dute, han urtero yoseikan budoren sortzaile Hiroo Mochizuki maisuak nazioarteko ikastaro bat ematen duelako. Ikastaro hau Yoseikan budoko nazioarteko topaketa tekniko nagusienetariko bat da, eta aurten laugarrenez hartzen du parte Txuixook. Igandean hartu zuten bertarako bidea 16 sakandarrek, eta aste guztia bertan eman ondoren, larunbatean itzuliko dira. Esperientzia polita izaten da, aste osoa ematen baitute yoseikan budoa egiten. Gainera, mundu guztiko jendea joaten da, eta giro berezia sortzen da. Baina aipatzekoa da aurten yoseikan budo topaketa berezia izan zela Bilbon. Hiroo Mochizuki maisuak eskainitako topaketa edo ikastaroan 80 bat pertsonek hartu zuten parte, Frantzia, Portugal, Estatu Espainiarra, Katalunia eta Euskal Herritik. Tartean Txuizoo elkarteko 20 kide inguru izan ziren. Helarazi diguten bideoan ikusten denez, bikain pasa zuten. www.txuixoo.comElkarteak eskainitako diziplinen eta ikastaro eskaintza guztiaren informazioa. http://www.youtube.com/watch?v=XpCPIMc1lzU&feature=youtu.beMochizukik Bilbon eskainitako topaketa ikusteko lotura