Biharkoan presoen aldeko ekimenak

Guaixe 2011ko uztailaren 29a

Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta bihar makina bat ekimen eginen dira euskal presoek jasaten duten espetxe politika salatzeko. Ekimen horien artean daude irteera operazioa dela eta errepide bazterrean eginen diren kontzentrazioak, turismo guneetan informazioa zabaltzea edota hondartzetako elkarretaratzeak. Ekimeneko kideen ustez, espetxe politikak errepresio terminoetatik konponbide demokratiko baten irizpideetara pasatu behar du". Euskal gizartearen gehiengoaren nahia hori nabarmendu dute. Presoen dispertsioa salatzearekin batera, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak askatzea funtsezkoa dela esan dute ekimeneko kideek. Aldi berean, 197/2006 doktrinak (Parot doktrina izenez ezaguna) euskal presoei "de facto" biziarteko espetxe zigorra jartzen diela salatu dute. Zigorra luzatu ondoren, 71 preso egoera horretan daudela nabarmendu dute. Egin Dezagun Bidea ekimeneko kideek "eskubideen urraketa horiek geldiarazteko eta eskubide guztien errespetua gako nagusi duen beste fase bat eraikitzen joateko euskal gizartea mobilizatzera deitu dugu". Apirilean aurkeztu zen jendaurrean Egin Dezagun Bidea ekimena. Bere helburua da euskal gizarteko alor askotako eragileen indarrak batzea eta elkarrekin lanean jartzea, beti ere, euskal preso politikoen eskubideen alde egiteko.  Gaur ereHileko azken ostirala denez, gaur arratsaldean, herri guztietan euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak eginen dira.