Etxarri eta Bioitza kanpinen xarma nabarmenduta

Guaixe 2011ko uztailaren 25a

Holandako kanpin-zaleen gida garrantzitsuenak penintsulako 50 kanpin xarmangarrien artean sartu dituHolandako ANWB erakundeak 6,5 milioi bazkide diru bere herrialdean eta ondoko Belgika eta Alemanian. Makina bat zerbitzu eskaintzen ditu eta horien artean dago turismo informazioa. Aurten Iberiar penintsulako 50 kanpin xarmangarrienen gida argitaratu du, eta haien artean daude Etxarri Aranazkoa eta Bioitza kanpinak. Bateko eta besteko kudeatzaileek, Floren Vicente Imazek eta Javier Aldaz Gaujotek, poz handiz hartu dute kanpina gidan ateratzea. ANWB erakundeak teknikari independenteen bidez osatu du gida. Hainbat kanpin bisitatu dituzte. Montserrat Lopez Gonzalezekin batera Etxarri Aranazko kanpineko kudeatzaile den Vicentek azaldu digunez, "etorri eta aurkezpen gutuna erakutsi ziguten. Kanpina libreki bisitatzeko aukera eskatu ziguten. Eman genien eta goitik behera begiratu zuten". Horrekin batera, teknikariek kanpinean zeuden holandarrekin ere hitz egin zuten, "informazioa kontrastatzeko". Aldazek esan digunez, "turista mota honek ingurumena, naturarekin kontaktua, baloratzen du. Horrekin batera, lasaitasuna. Eta ezin ahaztu gure gastronomia eta ematen dugun tratua". Aldazek esan digunez, kanpinei buruzko gida asko daude, "holandarrek badakite, kanping kultura dute". Vicentek gaineratu du irizpide garbia duen turista dela holandarra eta halako argitalpen espezializatuan agertzeak "gure publiko objektiboaren aurrean aurkeztea bezalakoa da. Oihartzuna izanen du". Horregatik, hain zuzen, joaten da urtero Vicente Holandako eta Belgikako turismo azoketara. Aldazek azaldu digunez, etortzen diren holandarrak jubilatuak dira, taldeka, eta kanpin batetik bestera joaten dira, bizpahiru eguneko geldialdiak eginez. "Beste kanpin batzuk baino azpiegitura gutxiago izanda ere, ohiz kanpoko zerbait eskaintzen dugu, lasaitasuna naturaren erdian, eta hori estimatzen dute", gaineratu du Vicentek.  Etxarri Aranazko kanpina (1996tik)                  Zenbat PlazakBungalow      13     65Partzelak    100    400Aterpea          1      50Bestelako zerbitzuak: taberna-jatetxea, kirol pistak eta bi igerileku.Bioitza kanpina (1992tik)                 Zenbat PlazakBungalow    14    70Partzelak    kanpaldi libreaAterpea         1    87Gelak            6    12Bestelako zerbitzuak: taberna-jatetxea, mendi bizikleta eta mendi ibilbideak egiteko aukera.