1.936-abuztuak-9, 12 ordu bizia eta ez-bidezko heriotza baten tartean

Guaixe 2011ko abuztuaren 8a

Abuztuko bigarren igandeko 12 ordu baino gutxiagotan, "bero" zetorren 36ko udan hartan, duela 75 urte, Arabar Lautada eta Urbasan gertatu zen.Zalduondo eta Galarretako (Araba)  parrokoari, taldeak definitu gabe zeudelako  Zegaman (Gipuzkoa) "exiliatu" zen, igandeko meza bi herrietan ospatzea zegozkion baina herritarrek nola hartuko zuketela argi ez zuenez, laguntza "eskatu" zuen. Goizean agertu zen 26 falangista armaturik  lagunduta, batek meza ospatu zuen bitartean, besteek Zalduondoko Udaletxean 18 lagun entzerratu zituzten, haien artean Miguel Gil maisua; gerta zitekeena susmatu zuten batzuk izan ezik, mendira alde egin baitzuten.Izua berehala Galarretara zabaldu zen (Zalduondotik 2 km)  eta gerta zitekeena nik ere kontuan hartuz, badaezpada ere nire baratzean "exiliatu" nintzen, laster falangista armatu batzuk etxera iritsi ziren nitaz galdetzen, nire emazteak ezer ez zekiela esan zien, baina ezbehar batzuk direla medio berehala  nire aurrean zeuden  haien fusilekin apuntatzen eta herriko eskola entzerraturik, non izuturik eta  kezkaturik oso  nire laguna eta maisua Bernardino Domingo  eta 3 lagun gehiago zeunden.Gutxi izango bagina bezala, ate beretik  Gordoako maisua, Mauricio Rodriguez laguna ere  agertu zen.  Zergatiak jakin gabe  eta ausartu ere ez galdetzeko, bi maisuak eta ni neu kamio baten barruan geunden Zalduondoko Udaletxerantz, orain, 21 lagun ginen batere erosoa ez zen egoeran. Ez ziguten galdetu ezta gure izena ezta deklarazioa hartu, baina espero gabekoak eta kezkagarriak izan ziren zonaldeko Alkateen  bisitak  bai jaso genituela,  gure kezkak eta egonezinak handitzeko; baina hipokritarena parrokoarena izan zen, izutua eta inpresionatutzat egiten, gaizki bageunden askoz gaizkiago utzi gintuen esan zigunean: denok hiltzeko asmoa zituzten, baina medikuen, alkateen eta ni neureen interbentzioa direla medio, ematen du bakan batzuk bakarrik hilko dituztela. Berari inoiz ez kulpatzako, zeren eta belaunekoz ere jarri da hori ekiditeko  eta bera da gehien deitoratzen duenak.Arratsaldea mantsoegi doa, esan arte Gordoa, Galarreta eta Zalduondoko maisuak eta ni Gasteizera eramango gaituztela; ematen zuen baten batek martxan jarri izan zuela makabro selekzio bat; gero eta tentsio, larritasun, izu gehiago... Zalduondo,  Narbaxa, Aspuru, Larrea, el Patio eta arratsaldeko 8etan, aurreko egunetan nafar falangistek eta erreketeek  gogorrago zigortzeko, esaten baitzuten arabarrak bigun samarrak  zirela, irekitako Gasteizko Nafar Zentroan esposaturik geunden.   Sega gizona hurbiltzen ari zela ematen zuen denborarik gabe zerbait asimilatzeko.2 ordu egoera zail eta korapilatsu honetan egon ginen, ez aurrera ez atzera gaueko 10ak arte, ekarritako auto beltzetara berriz itzuli arazi gintuzten arte, azkenean Nafarroarantz. Ingenuitatea gurea, une horretan pentsatu genuenean berriz etxera eramango gintuztela, jakin gabe, dagoeneko gure etorkizuna erabakita zegoela. Txoferrari galdetu nion nora gindoazen, berak esan zidan hasieran Olaztira eta gero berak ez zekiela. Egoera gero eta zailagoa eta tunela gero eta beltzago horretan, Agurainetik pasatzerakoan autotik salto egingo nukeela erabaki nuen eta errepublika zonaldera hurbil zegoelako  pasako nintzatekeela, baina ezin.Olazti, eskolta aldaketa buruzagia izan ezik, txofer berriak galdetu zuen: Hauek nora eramango ditugu?  Mendi baten izena entzun genuen, gero eta  urduriagoak, atera eta berehala Iruñara doan errepidea utziz, Urbasakoa hartu genuen; dagoeneko ez dago inolako dudarik, hilko gaituzte... berriz autotik botatzea pentsatu nuen, baina ezin. Urbasara iritsi, kolpeak jaso  ez baikenuen nahi autoetatik atera eta batek fusilarekin apuntatzen ninduen  bitartean ondorengoak honakoa zion: atera arte tiroa ez bota, bestela autoa odolez zikinduko  da, gogoratu atzo gertutakoa.Metro batzuetara maisuak zutik daude, lehenengoa Mauricioa, bigarrena Miguel, hirugarrena Bernardino,. eta gero ni,  2 metro atzerago 10 gizon zaharkitutako fusilekin.Azken unean, bizitza "erostea" saiatu nintzen nire ondareak eskainiz, erantzuna:Ondare haiek falta egingo zaizkie zure emaztea eta alabei eta  agindu zuen "fuego"Une horretan, falangisten buruzagiari bultza egin eta lurrera erortzen zen bitartean iluntasunerantz korrika atera nintzen, haiek tiroak botatzen, Maurizio jaunak oihukatuz: zuek korrika egin, nik ezin dut, hemen hil nazatela. Estropezu egin, lurrera erori, iluntasuna eta zenbait arrokak babesten ninduten,  hiltzat eman ninduten.Ezkutatua nengoen tokitik, Bernardino  zerraldo erortzea ikusi nuen hil-orro gogorra oihukatuz, berehala beste bi, Miguel eta Mauricio jaunenak. Berriz, korrika atera  eta oraindik grazia-tiroak entzun ahal izan nituen,  niri gauza bera egitera etorri zirenean, ez  ninduten aurkitu.Ilargi betea eta gaueko hamaikak hogei gutxi zirelarik, 3 gorpuak lurrean etzanda, bizirik gabe gelditu ziren, haientzat dena bukatua. Niretzat, berriz, galduta, izutua, dardaratsua, zauritua, puskatua... bakarrik Urbasako handitasunean, otsoak berriz nire bila etorriko liratekeelakoan, gertatu zen bezala, errepresaliatutako eta dudazko etorkizun bateko segida zen.Aurreko guztia, Pedro Salinas Arregui, ihes egitea lortu zuenak,  1.955an idatzitako beren memorien zati baten  erresumena besterik ez da (1.887 Galarreta / 1.962 Altsasu - Araba Foru Aldundiko Diputatua).Gau horretan 3 maisuk haien bizitza galdu zuten eta zegokien justizia lurperatua gelditu zen betirako  Otxaportilloko leizean, bakar-bakarrik errepublikar maisuak zirelako. Haiek ez dira bueltatuko eta galdutako justizia ez zaie onartuko, baina behintzat haien eredua ezagutu dezagun berriz gerta ez dadin. Cristobal Bengoetxea