Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Faxismoaren biktimendako egiaren aitortza, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte "Faxismoaren aurka eta oroimenaren alde" egitera deitu du Etxarri Aranazko Udalak, Gerra Zibila hasi zela 75 urte betetzen diren honetan. Efemeridea gogoraraztearekin batera, Etxarri Aranazko Udalak eta Urbasako lezean hildakoen senideek gertakariak "oraindik orain guztiz argitu gabe eta egindako mina konpondu gabe segitzen dutela" nabarmendu dute. Horregatik, igandeko ekitaldietan parte hartzera deitu dute. Igandeko ekitaldiaren bidez antolatzaileek gerrakoan errepresialiatuak izan ziren sindikalistak, emakumeak, ezkertiarrak, abertzale, emakume eta beste gogoan izanen dituzte. "II. errepublikak martxan jarri zuen aldaketa politiko eta soziala geldiarazteko, herritar gehienak miseriara kondenatuz eta aberatsen interesak bermatuko zuen sistema politiko eta ekonomikoa inposatzeko" izua baliatu zutela gogora ekarri zuen Etxarriko alkate Josi Bakaikuak. Bakaikuak adierazi duenez, Francoren ondoren ireki zen aro berriak ez du altxamendu faxistaren biktimek eskatzen duten gertatutako egiaren aitortza, ezta hainbeste merezi duten justizia eta erreparazioa ere. Etxarriko alkateak aldi berean salatu zuen trantsizioarekin itxura aldatu bada ere, frankismoan agintea eskutan izan zuten sektoreek segitu dutela benetako boterea kudeatzen. Azken 31 urteetan bezala, Etxarri Aranazko Udalak eta Otsoportillon hildakoen senideek antolatu dute igandeko ekitaldia. Altsasu eta Olatzagutiako Udalek eta Udaberri eta Larrañeta mendi elkarte etxarriarrek lagundu dute antolakuntzan. Igandeko egitaraua8:00etan mendi irteera Etxarri Aranazko plazatik. 12:00etan ekitaldia Otsoportillon.