Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sarrian hasi eta Ponferradan bukatu da gaur 13. etapa; etapa gogorra izango da txirrindulariendako, lehen mailako 2 porturekin eta beste bi super-porturekin, ikusleendako berriz, ikusteko modukoa, horrelako etapek joko handia ematen baitute.Atzokoan berriz, Ponteares-en hasi eta Pontevedran bukatu zen etapan Peter Sagan, Liquigas taldeko txirrindularia, izan zen irabazle 4:03:01 denbora lortuz, bigarren John Degenkolb izan zen eta hirugarren Daniete Bennati guztiak denbora berdinean. Aipatzekoa da, atzokoa Saganen bigarren garaipena izan zela aurtengo itzulian.Sakandarrei dagokionez, lan handi egiten ari diren arren, ez dira, oraingoz, lehen postuetan ageri; horrela Gorka Verdugo 47. da, Egoi Martinez 64., Jorge Azanza 98. eta Imanol Erviti 135.Eta asteburuarekin batera, ikuskizuna dator izan ere, txirrindulariak itzuliko porturik gogor eta garrantzitsuenekin topatuko dira, La Farraponan eta Anglirun bukatuko direnak. Ea asteburu honetan sakandarren pozen bat edo beste ematen diguten.CAJA RURALEKO BI TXIRRINDULARI TOUR DEL PORVENIR-ENGarikoitz Bravo (Caja Rural) eta Victor Cabedo (Orbea) txirrindulari profesionalak, Haritz Orbe (Bidelan-Kirolgi), Omar Fraile (Seguros Bilbao), Victor Martin (Diputación), eta Jordi Simón (Caja Rural) amateurrekin batera gaur Frantzia aldera bidaiatu dute hilaren 4tik 11ra bitarte Tour de Porvenir-a lehiatzeko asmoz. Bertan zazpi etapa lehiatuko dira eta lehena Yutz-en burutuko den kronoa izango da.