Nahaspila azken 300 metroetan

Guaixe 2011ko irailaren 7a

Atzo jokatu zen Espainiako Vueltako 16. etapa eta trantsiziokoa deitzen dioten horietako bat izanik ez zen aldaketa edo ezustekorik espero, baina atzokoan 200 km egin ondoren, itzuliko etaparik luzeena izan zen, gutxik gogoratzen zuten azkeneko biribilgunean zein zen hartu beharreko bide egokia, ezkerrera edo eskuinera. Askok lezioa aurretik ikasia eraman zuten, baina beste batzuk, nahastu, eta hartu behar ez zuten bidea hartu zuten, horien artean Peter Sagan, Daniele Bennati eta Vicente Reynes faboritoak, garaipena eskuetatik alde eginez. Gauzak horrela, nahaspila guztiaren artean, Saxo Bank taldeko Juan Jose Haedo argentinarrak irabazi zuen etapa 4:41:56 denbora eginez, bigarren Lampreko Alessandro Pettachi izan zen eta hirugarren Daniele Benatti, denbora berdinera. Joaquin "Purito" Rodriguezek ez zuen horrebesteko suertea izan eta helmugatik 13 kilometrotara, erorikoa izan zuen, ezker eskumuturra kolpatu zuen eta zalantzan dago ea jarraitu edo erretiratu egingo den.Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik eta Cobok lider jarraitzen du. Sakandarrei dagokionez, Gorka Verdugo 38. da, Egoi Marinez 63., Jorge Azanza 91. eta Imanol Erviti 130.Gaurko etapa, erabakigarria izango dena Vueltaren bukaerarako, Faustinon (Errioxan) hasi eta Peña Cabargan (Cantabria) bukatuko da. Etapa gogorra espero da, aldapa oso gogorrekin, beraz eraso bat baino gehiago egongo dela aurreikusten da.