Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanaren aldeko auzolanaren aldeko deia egin zuen kargu hartzean. Programa osatzeko ekarpenak espero ditu Bilduko kidea izan zen hautagai bakarra. Aldeko 18 boto jaso zituen. 9 boto txuri izan zirenAtzokoan egindako bilkuran berritu zen Sakanako Mankomunitatea. 29 batzarkideen artean Bilduko Aitor Karasatorre Muguruza etxarriarra izan zen hautagai bakarra. Bere koalizioko eta Lakuntzako eta Arbizuko ordezkarien 15 botoez gain, beste hiru boto gehiago eskuratu zituen hautagaiak. Lehendakari berriak azaldu zuenez hurrengo batzarrean duten egitasmoaren berri zehatzago emanen dute. Izan ere, Karasatorrek jakinarazi digunez, hurrengo bi asteetan gainontzeko alderdien eta sakandarren ekarpenak jaso nahi dituzte egitasmoa osatzeko. Herritarrekin eta eragile sozial, sindikal, kultural eta abarrekin elkarlana bulkatu nahi dutela zehaztu zuen. Gai nagusiakKarasatorrek, hala ere, batzarrean "urgentziaz" landu beharko liratekeen hiru gai aipatu zituen. Lehenik, egoera sozio-ekonomikoari aipamena egin zion. "Sakanatik Sakanara lan egiteko egitasmo bat martxan jarri beharko dugulakoan gaude, epe erdira uzta jasotze aldera eta gure sare sozio-ekonomikoak behar duen bultzada jaso dezan". Sozio-ekonomiarekin batera, lehendakari berriak euskara aipatu zuen. "Gure hizkuntzak lan eraginkor, transbertsal eta parte-hartzaile bat behar duela uste dugu". Horren oinarria plangintza egoki bat izanen dela zehaztu zuen Karasatorrek. Azkenik, gizarte zerbitzuen hiru mankomunitateak batu beharra nabarmendu zuen. Eskaintzen diren programak eta beharren erradiografia egin, ondorioak atera eta plangintza egoki bat egin beharra dagoela ikusi dutela adierazi zuen Karasatorrek.Gai horietaz gain, "ura, kirolak, hondakinak, migrazioa eta abarri buelta eman eta hartu emanetan oinarritutako ekarpenekin osatuko dugu gure programa", zehaztu zuen hautatu berriak. Egitasmoak aurrera eramateko ahalik eta adostasun zabalenak bilatzeko asmoa azaldu zuen Karasatorrek, "Mankomunitatea denon bilgune bihurtuz, sakandarren interes eta ongi izatea lehentasun izanik". Lehendakari berriak esker oneko hitzak izan zituen urtetan mankomunitatean aritu diren langile, batzarkide eta arduradunendako. Baita Bilduren proiektua hautestontzietan babestu zuten sakandarrei ere.Migel Angel Zubiriari, lehendakari oihari, elkarrizketa