Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Interneten garai honetan informazioaren aroan bizi garela diote askok. Inoiz baino informazio gehiago jasotzen dugu eta, aldi berean, baliteke inoiz baino desinformatuago egotea. Oraintxe bertan ikusi dudan bideo batek dio New Yorken twitter bidez irakurri ahal zela Washingtonen lurrikara izan zela, lurrikara bera New Yorkera iritsi aurretik. Bat-batekotasuna, informazio kudeaketa azkarrak eta dena momentuan irenstea da gaur egungo kazetaritzaren ideietariko bat. Baina guzti horrek badu arriskua: momentuan irensteko ematen digutena gezurra izan daiteke, eta ondoren berriro hitz egingo ez digutenez gai horren inguruan gure barnean geratuko da.Egun hauetan denoi gogoraraziko digute orain 10 urte New Yorken gertaturikoa. Ziur gutako gehienok gogoan dugula zer geunden egiten hegazkinak WTCa kolpatu zuenean, bigarrenak kolpatu zuenean edo lehen dorrea erori zenean. Gertakaria hain zen indartsua kostatzen zaigula asimilatzea, eta indar horren barruan sartu ziguten ziria.Guztiok ikusi genuen, eta bestela enkargatu dira behin eta berriz errepikatzeaz, WTC1 eta WTC2 dorreak nola erortzen ziren. Baina nork ikusi zuen WTC7 dorrea erortzen? Dorre horretan dago konspirazioren gakoa, horregatik ez digute errepikatu. Zorionez Interneten garai honetan hemeroteka geroz eta errazagoa da digitalizatu eta jasotzen. Horrela ikus daiteke BBCko kazetaria zuzenean esaten WTC7 dorrea erori dela (eta berarekin batera CIAren bulegoak eta New Yorkeko alkatearen krisia kudeatzeko bulegoa) erori baino 20 minutu lehenago. Bai, hori da, dorrea erori zela esaten zuen, baina dorrea bere atzean zegoen, erori gabe. Ikus dezakegu ere 3 angelu ezberdinetatik nola erortzen den dorre hori, hegazkinik kolpatu ez duen dorrea, YouTuben "WTC 7" jarrita. Ikus daiteke leihoak nola lehertzen diren eraikina erori aurretik, leherketa kontrolatu guztietan bezala.Eta aurrera ikertzen jarraitzen badugu ikus daitezke antzeko leherketak WTC1 eta 2 dorretan. Ikus daitezke barrutik grabatutako bideotan nola leherketak entzuten dira dorreen azpialdean. Edo nola eraikinaren zentroa lehenago erortzen den kolpatutako eremua baino. Ikus daiteke Pennsylvanian ez zela benetan hegazkinik erori, edo Pentagonoan sortu zen zuloa hegazkin baten hegala baino txikiagoa zela. Entzun daitezke poliziak eta suhiltazileak esanez leherketak egon direla eraikinen azpialdean. Eta norbaitek kontatuko digu WTCen irteera errepideren batean urrea zeraman furgoneta ere aurkitu zela.Konspirazioak txoko ederra aurkitu du Interneten. Mundu guztiak hitz egin dezake eta ondo eginez gero fededunak aurkituko ditu. Nik WTC7 bideoa ikusi nuenean argi izan nuen honen atzean tranpa zegoela. 10 urte eta gero onartuko ez duten tranpa baina, egunen batean, kontatuko digutena. Euren moduan, noski.Galder Gonzalez