Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo udal-idazkaria jubilatu ondoren eta Etxarri Aranazkoa Berriobeitira leku aldatu ondoren, bi udaletako lanpostuak behin behinean bete dira. Heldu den urtean bi herrietako udal-idazkari lanpostua betetzeko deialdia eginen du Nafarroako Gobernuak. Plaza eskuratzen dutenek 2013an hasiko dira lanean Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen. Halaxe iragarri zuen atzokoan lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilari Roberto Jimenezek. Kontseilariak ere aurreratu zuen deialdia argitaratu ondoren udalek bi hileko epea izanen dutela lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, gorde beharreko minusbaliotasun-txanda zehazteko.