Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitatean ibarreko herri guztiak daude ordezkatuta. Ordezkaritza herriaren populazioaren araberakoa da. Beraz, Sakanako Mankomunitateko batzarkideen kopurua aldakorra da, herrien populazioaren araberakoa. Legegintzaldi honetan udalen populazioa ez da nabarmen aldatu eta aurreko legegintzaldiko 29 ordezkariak mantentzen dira. Biztanle kopurua Ordezkariak>1000 11.000-2.000 22.000-3.000 37.000-8.000 8Batzarkideen generoa29 batzarkideetatik 7 emakumezko dira eta 21 gizonezko. Aurreko legegintzaldian 2 eta 27 ziren. 29 batzarkideakUdala Batzarkidea AlderdiaArakil Ruben Goñi Urroz IndependenteaIrurtzun Patxi Goikoetxea Arbizu NaBai Luis Enrique de la Calle Moreno UPN Felix Mendia Villanueva BilduIrañeta Aitor Lakuntza Gutierrez IndependenteaUharte Arakil Javier Rodriguez Astiz BilduArruazu Gorka Ovejero Ganboa IndependenteaLakuntza Jose Ramon Garin Lizarraga EAE-ANV Juan Carlos Romero Piñas EAE-ANVArbizu Iosu Gartziandia Razkin EAE-ANV Fco Javier Balda Araña EAE-ANVErgoeina Martin Miranda Otsagabia IndependenteaEtxarri Aranatz Aitor Karasatorre Muguruza Bildu Araceli Erdozia Anso Bildu Maider Goñi Errazkin NaBaiBakaiku Aner Galartza Barandiaran BilduIturmendi Nicolas Arbizu Gabirondo IndependenteaUrdiain Sebastian Aristizabal Irigoien BilduAltsasu Ruben Imaz Alcaide Bildu Garazi Urrestarazu Zubizarreta Bildu Juan Carlos Orellana Bengoetxea Bildu Asun Fdz de Garaialde Lazkano NaBai Unai Hualde Iglesias NaBai Santiaga Luceño Iglesias NaBai Maria Jose Notario Grados PSN Arturo Carreño Parras EB-IUOlatzagutia Gurutze Rodriguez Armendariz Bildu Javier Bados Bergara BilduZiordia Jesus Arrese Galbete NaBaiAsistentziaAstearteko batzarrean 27 ordezkari izan ziren. Ergoienakoa berandu iritsi zen eta PSNkoak ezin izan zuten joan. Gainera, zenbait batzarkidek haien ordezkoak bidali zituzten batzarrera.BitxikeriakUdazkenean ibarreko erakundeak bost batzordekide berri izanen ditu, Lakuntza, Arbizu eta Iturmendin udal hauteskundeak eginen direlako eta ordezkariak izendatu beharko dituztelako. Bitartean, behin-behinean ari diren zinegotziak dira haien herriak ordezkatzen ari direnak. Beraien egoeragatik mankomunitateko bi lehendakari aukeratuko dituzte. Haietaz gain, badira beste zazpi batzarkide legegintzaldi honetan ere ibarreko erakundean ariko direnak: Ruben Goñi arakildarra, Patxi Goikoetxea irurtzundarra, Gorka Ovejero arbazuarra, Maider Goñi etxarriarra, Unai Hualde eta Arturo Carreño altsasuarrak eta Jesus Arrese ziordiarra. Bestalde, aurreko legegintzaldian Sakanako Mankomunitateko batzarrean ordezkaritzarik ez zuen izan UPNk. Berriro bueltatu da alderdi erregionalista batzarrera.Horietaz gain, aipatu beharra dago mankomunitateko lehendakari berriak aurreko legegintzaldian ama eta anaia izan zituela batzarkideak. Azkenik, ibarreko erakundeko batzarkide dira Sakanako 15 alkateetatik 8: Arakil, Uharte Arakil, Lakuntza, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia. Indarren ordezkaritzaBildu 11NaBai 6Independenteak 5EAE-ANV 4PSN 1UPN 1Ezker Batua 1Orain arteko lehendakariak1. Jose Manuel Etxeberria.2. Manolo Ijurra.3. Migel Angel Zubiria.4. Jose Manuel Leitza.5. Gorka Ovejero.6. Migel Angel Zubiria.7. Aitor Karasatorre.