Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Krisiak markatutako legegintzaldia izan da pasatakoa.Oso markatua, eta nik uste beste legegintzaldi bat ere iraunen duela. Guztia baldintzatu du. Dirua ez izatean proiektu batzuk hankaz gora gelditu dira: gobernuak finantzatu behar zuen txirrindula planeko ibilbidea, esaterako. Horregatik balorazioa erdipurdikoa da, ikusita diruak asko baldintzatu gaituela. Garapen batzordea ere sortu zen. Ahaleginak eginen zituen, ezta?Sortu zen, baina diru esperoan, hor gaude. Ez dugu turismo teknikaririk kontratatu aurten. Aurrekontuan murrizketak izan dira eta ezin. Bestetik, gure asmoa zen Altsasuko tren makina hori bulego gisa erabilgarri izatea urte guztian. Turismoaz aparte, eraikinen zaharberritze espedienteak jaso edo dena delakorako. Berriek ez dakit zein asmo ekarriko dituzten. Zer egoera ekonomiko du mankomunitateak?Toki erakunde guztietan bezala, diru falta. Eskasia behinik behin. Gizarte zerbitzuen hiru mankomunitateak ez dira batu.Hankaz gora gelditu da Larraun aldeko herriek erabaki dutelako ez sartzea. Ez dira fio, sakandarrek pisu gehiago izanen dutela diote. Hala ere, uste dut lortu daitekeela. Beraiek ez dute ezertxo ere galtzen, irabazi baizik. Ur zerbitzua integrala eskaintzen da. Bai. 8 udal sartu dira. Betiko asmo bat aurten lortu da. Nik uste dut heldu den urtean, beharbada, Arakil eta Altsasu sartu daitezkeela. Enplegu tailerra ere martxan jarri da. 15 pertsona horiek oso pozik daude. Gero ondorioa izanen du, eta beraiek nahi badute lanpostua izanen dute. Horretan asmatu du mankomunitateak. Hortik jo beharko litzateke?Nire ustez bai, oso baliagarria litzateke egurrak balio gutxi duelako. Biomasa ateratzeko langile hauek trebatuta egonen lukete. Nik uste udalek basotik biomasa atera beharko luketela eta harekin diru sarrera bat sortu. Zer gehiago egin beharko litzateke?270 bat ezgaitu daude eta laguntza behar dute. Baina horretarako ere dirua behar da.