Gobernuak natur parkeko Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu du

Guaixe 2011ko irailaren 8a

Aldaketa horren bidez erabilerak eta jarduerak parke naturalak Babes Bereziko Eremu izateko duen baldintzara egokitu dituAtzokoan hartu zuen erabakia Nafarroako Gobernuak. Aldaketa horrekin hainbat debeku jarri ditu gobernuak: parke eolikoak eta bestelako energia-ustiategiak jartzea; hidrokarburoak erauztea; golf zelaiak egitea eta merkataritzarako jarduerak jartzea ere. Azken horretan salbuespena da prestaturiko tokietan artisautzako produktuak eta freskagarriak saltzeko postuak eta Turismo Departamentuaren baimena duten eremuko bizilagunek lehendik dituzten hotel establezimenduak. Bestalde, gobernuak, Urbasako Jauregian turismorako erabilera baimendu du, baina ezinen da eraikina handitu.Horrez gain, eremuan basoko aprobetxamendua baimendu du, betiere arboladiak kontserbatzea eta hobetzea bermatzen badu. Hala ere, barrutietatik kanpo artzaintzan aritzea ez dago baimenduta, ezta parkearen kudeaketarekin loturikoak ez diren azpiegiturak ezartzea ere.Bestalde, Limitaciones mendiko jarduera eta erabilerekin loturiko ordenantzak erregulatzen dituzten arauak ere ezarri dira.BabesaAndia eta Urbasa 1997tik dira natur parke eta, izendapen hori dutenez, Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat jarraitu behar dute. 2007an natur parkearen babes maila handitu egin zen, eta zati handi bat Garrantzi Komunitarioko Leku eta Kontserbazio Bereziko Eremu bihurtu zen; hortaz, Kudeaketa Plan egokia onetsi zen, Europatik agindutakoa betez.Atzokoan Nafarroako Gobernuak erabakiak Urbasa-Andia Parke Naturalaren Antolaketa Plana Kontserbazio Bereziko Eremuaren Kudeaketa Planera egokitzen du. Horren haritik, gehitutako aldaketetako bat babestutako azaleraren muga da. Muga horren barruan daude Urbasa eta Andia mendilerroak, Ameskoako Limitaciones mendia eta Urederraren sorburua, guztira 20.049 hektarea.