Atera txartela, abantailez gozatzeko

Guaixe 2011ko irailaren 9a

Urteko 50 euroko kuotaren truke eskuratu daiteke. Norberarendako abantailez gain, ibarreko ekonomia eta Guaixe astekaria eta Beleixe Irratia laguntzeko modua daDagoeneko bi hilabete pasatu dira Bierrik Fundazioak beleixeguaixe txartela zabaldu zuela. Fundazioko kudeatzaile Ainhoa Urretagoiena Arruabarrenak azaldu digunez, "sakandarrek harrera oso ona egin diote. Aurretik fundazioko laguntzaile zirenak pozik daude eta txartela eskuratzera animatu direnak ere". Urretagoienak, hala ere, ziurtatu du benetako emaitzak oraindik ikusteko daudela eta horiek oso positiboak izanen direla.Sakanan euskarazko komunikabideak sustatzen dituen fundazioaren egoera ez da sekula primerakoa izan eta horri ibarra kolpatu duen ekonomia-krisia batu zaio. Bi egoera horiei aurre egiteko ideiarekin sortu du Bierrik Fundazioak txartela. "Horrela, txartel berri bakoitzagatik ibarreko euskarazko komunikabideak laguntzeko ekarpena egiten da. Gure egoera ekonomikoa egonkortzen lagunduko dute, erronka berrietarako bide emanez. Eta, bestetik, Sakanako establezimenduetan abantailak (deskontuak) eskaintzen dira. Hala, ibarreko ekonomia biziberritzeko tresna bihurtuko da txartela", azaldu du Urretagoienak. Urtetan laguntzaile izan direnak eskertzeko modua ere badela azaldu digu.Nola eskuratu?beleixeguaixe txartela 948 564 275 telefonora hots eginez, eskatu daiteke. Bestela, www.guaixe.net web orrian dagoen formularioa betez. Urteko 50 euro ordaindu behar dira. Abantailez gozatzeko aukeraz gain, errenta aitorpenean desgrabatu daiteke. Bestalde, irailaren 30a baino lehen txartela eskuratzen dutenek paregabeko zozketa batean sartuko dira.