Sakandarrak aizkoran ezin hobe

Guaixe 2011ko irailaren 1a

Beltzak eta Vazquezek II. mailara igotzea lortu zuten, Erdozia III. mailako Euskadiko Aizkora txapelketako finalerako sailkatu zen eta Nazabalek Urrezko Kopa irabazi zuenDenboraldi bikaina egiten ari dira gure aizkolariak aurtengoan. Horrek lan handia eskatzen du, eta uda honetan lan horrek bere fruituak eman ditu.Goizeder eta Vazquez II.mailanAgorrilaren 19an Burlatako Ezkabazabal Plazan jokatu zen final estua, giro sargoriarekin. 5 aizkolari aritu ziren lehian, uztailaren 14an jokaturiko kanporaketan sailkatutako lehen bostak hain zuzen ere: Iñaki Vazquez, Goizeder Beltza, Eneko Saralegi, Diego Riaño eta Angel Eraso.Bakoitzak 45 ontzako 2 enbor eta kanaerdiko beste 2 moztu behar izan zituen. Azken kanaerdiko arte ez zen txapela erabaki, Beltzak, Vazquezek eta Saralegik lehia parekatua izan baitzuten. Saralegik bukaera aldera indarrak galdu, eta bi sakandarren eskura gelditu zen txapela. Vazquez altsasuarra irabazteko zorian izan zen, baina ez zuen behar bezala bideratu azken kanaerdikoa eta bira egin behar izan zuen. Gainera, egurraren behealdea lehertu egin zitzaion eta aukera hori aprobetxatu zuen etxarriarrak txapela janzteko. Hala ere, finalean sailkatutako lehen biek lortu zuten II. mailarako txartela eta horri esker bi sakandarrek mailaz igotzea lortu zuten.Goizederri Beleixe irratian (FM 107.3) egindako elkarrizketan oso pozik dagoela adierazi zuen, "txapela ahaleginen ondorio delako, azkenean ordu asko dira, sufrimendu eta dedikazio asko eta hau errekonpentsa moduko bat da, jendearen laguntza guztia eta eskerrak emateko modu bat. Gauzak ongi egiten zauden seinale, eta mailaz geldi-geldi igotzeak ilusio gehiago ematen dizu entrenatzen, prestatzen eta ikasten segitzeko.". "Orain dela 4 urte hasi nintzen Sakanako Aizkora eskolan, eta Jose Ignazio Floresek esan zidan txapelketan apuntatuko zidala lehenengo urtean, eta gero hortik bata bestearen atzetik etorri dira" esan zuen etxarriarrak. Esan beharra dago ere Iñaki Vazquez, Sakana, mutiko altsasuarra ere, gertutik izan duela lagun, arerio, denetatik pixka bat. Bera ere bigarren mailara pasako da, eta hori ere pozteko beste arrazoi bat dela esan zuen Beltzak, "sailkapenean bera lehena gelditu zen eta ni bigarren, eta esaten genuen, ordena berdin da, baina gutxienez bat lehena eta bestea bigarrena gelditzea zen helburua. Horrela suertatu da, eta biok pozik. Niri ez dit grazia handirik egiten zurekin entrenatzen dagoen bat, zure arerio izatea, azkenean zure lagunaren kontra lehiatzen zaudelako, baina txapelketa horrela da. Azkenean gure kasuan, pozik, biok pasa garelako eta listo". Hemendik aurrera ze helburu dituen galdetuta "udazken neguan entrenatzera, lana isil- isilean egitea tokatzen da eta gero udaberri aldera hor hasiko da ikusten. Otsail-martxo aldera hor hasten da, urrezko aizkorarekin. Prestaketak ere orduan asten dira" esan zuen.Sailkapenak:1. Goizeder Beltza Igoa                  8:47.262. Iñaki Vazquez Vazquez              8:59.213. Eneko Saralegi Martinikorena    9:06.924. Diego Riaño Barroso                 9:14.725. Angel Eraso Azkona                  9:46.65Erdozia III. mailako Euskadiko aizkora txapelketako finalerako sailkatuaAgorrilaren 17an jokatu zen kanporaketan lortu zuen etxarriarrak finalean sailkatzeko txartela Azkoitian, Joxeantonio Loiarte zubietarrarekin batera. Aurreko bi kanporaketetan bezalaxe, aizkolari bakoitzak launa pago-enbor kanaerdiko ebaki behar izan zituen. Bederatzi aizkolari aritu ziren lehian, hiru aizkolariko hiru txandatan banatuta, tartean Goizeder Beltza etxarriarra ere.Lehen txandari dagokionez, Beltza izan zen probako nagusi eta txandako denborarik onena egin zuen . Gainera, hirugarren txandakoek bere lana egin arte, etxarriarrak eskura zuen finalerako txartela; baina, azkenean, hirugarren sailkatu eta finaletik kanpo geratu zen. (Bigarren txandan, Irazabalek eta Erasok izan zuten lehiarik estuena. Aurreneko hiru egurretan Irazabal gaztea aritu zen aurretik, baina laugarren kanaerdikoa nahi baino bihurriagoa suertatu zitzaion, eta aurrea hartu zion Erasok.). Baina, hirugarren txandakoek egin zuten saiorik onena, bai, behintzat Erdoziak eta Loiartek, Intxausti hasieratik atzetik joan baitzen. Oso lehia estua izan zuten Erdoziak eta Loiartek. Lehen eta bigarren kanaerdikoak etxarriarrak ebaki zituen azkarren, baina aldea ez zen izan 8 segundo baino handiagoa. Hirugarren kanaerdikoan hartu zion aurre Loiartek; azken enborrean, berriz, etxarriarrak erritmoa azkartu eta saioko denborarik onena lortu zuen. Pasa den urten finala jokatu zuen eta aurten ere errepikatu egingo du. Horrenbestez, 6 aizkolari hauek izango dira finalean:  Mikel Larañaga (07:47), Jon Irazu (07:50), Arkaitz Jauregi, (08:48), Juanjoxe Erdozia (09:14), Joxeantonio Loiarte (09:44) eta Asier Pellejero (09:47).