Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zabaldu da Sakanako Mankomunitateak antolatu duen eskalada ikastaroan izena emateko epea. Irailaren 30 eta urriaren 1 eta 2an Uharte Arakilen izango den ikastaroa 13 urtetik gorakoendako dago pentsatua. Ordutegia, ostiralean 18:00etatik 20:00etara izango da Mankomunitatean bertan, Lakuntzan, eta larunbata eta igandean, 10:00etatik 17:00etara Uharte Arakilen, baina Mankomunitatean elkartuko da. Izena emateko azken eguna irailaren 23a izango da, baina taldea bete ahala itxiko da. Inskripzioa Mankomunitatera hots eginez (948 464 866) edo internet bidez egin daiteke kirolak@sakana-mank.com helbide elektronikoan edo www.sakana-mank.com web orrian. Ikastaroaren prezioa 40€koa izango da eta diru-sarrera Euskadiko kutxako 30350116931160003328 zenbakira egin behar da. Begiralea Ion Gurutz Lazkoz arbizuarra izango da, eta ikastaroaren helburua bi luzetako bideak lotzen ikastea izango da. Gogorarazten da, bidaiak, norberak antolatu behar dituela eta materiala (arnesa, katuak, kaskoa eta mosketoia) bakoitzak berea eraman beharko duela, materiala ez edukitzekotan antolakuntzak berak utziko du.