Juanma Olias lehena Los Arcoseko Open kopan

Guaixe 2011ko irailaren 5a

Heldu den urtean Espainiako Abiadura Txapelketan aritzeko intentzioekin, aurten, esperientzia hartzeko, Juanma Olias Nafarroako Zirkuituko I. Open Koparako baliagarriak diren hainbat zirkuitutan parte hartzen ari da, eta ez zaio bat ere gaizki atera lehen proba, Los Arcoren jokatutakoa. Extreme kategorian, nagusiena, lehena geratu da irurtzundarra, eta itxura oso ona eman du.Bertara gerturatutako 1500 ikusleek oso karrera politak ikusteko aukera izan zuten, eta batez ere Olias eta Jon Purroyren arteko lehia biziaz gozatu zuten. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, eta nahiz eta biak hasieratik berdindurik joan, azkenean Oliasek Purroy menderatzea lortu zuen, 24:47.933 denbora lortuz.Azken proba bat geratzen zaio irurtzundarrari, Alcañizen jokatuko dena, eta horrekin bukatutzat emango du aurtengo denboraldia.