Aurkeztu dute San Mateo torneoa

Guaixe 2011ko irailaren 7a

David Merinoren faltarekin, udako torneorik luzeenak Asegarce eta Asperen arteko hiruna garaipeneko berdinketa hausteko balioko duIrailaren 17an hasiko den torneoa, binakakoa, pasa den urtean bezala jokatuko da: 3 bikotez osatutako 2 talderen arteko ligaxka batean, eta talde bakoitzeko onenen artean finala irailaren 25ean. A taldea Xala-Laskurain, Martinez de Irujo-Merino II.a eta Bengoetxea VI.a-Ruizek osatuko dute, eta B taldea Olaizola IIa-Beroiz, Berasaluz VIII.a-Begino eta Titin III.a-Zubietak. Pasa den urtean Zubietak eta Titin III.ak irabazi zuten binakakoa, ea aurten ere txapela lortzeko arazorik ez duten.9 egunetako gainontzeko programa banakakoak eta lau t’erdikoak osatuko dute, 2 enpresetako 4 gazterekin eta finala talde bakoitzeko onenak jokatuko du. Lau t’erdiakoa Idoatek, Retegi II-k, Olaetxeak eta Saralegik osatuko dute eta banakakoa Ceciliok, Zabaletak, Lemunok eta Untoriak.Honetaz gain, finalaren aurreko egunean, hilaren 24an, Ardoaren Erronka deiturikoa jokatuko da, eskuz banakako partidu bat, binakako beste bat eta lau t’erdiko hirugarren bat. Albiste nagusia, binakakoan, Abel Barriolak jokatuko duela izan da, azken orduko arazorik ez badago, binakako txapelketa jokatzea eragotzi zion lesioa sendatu ondoren bueltatuko dena. Albiste on bat, pilotaz gozatzen dutenendako.