Etxarriarrak Otadiako Kristo Deunako lehen txapeldunak

Guaixe 2011ko irailaren 8a

Murgiondo-Lasa bikoteak erraz irabazi zuen Altsasun jubenilen finalean (22-14)Santo Cristo de Otadia txapelketak baditu bere lehen txapeldunak. Murgiondo-Lasa jubenilek ikuskizun ikaragarria eskainiz, Idoate-Iribarrenek osatutako bikoteari irabazi zioten (22-14), jendez lepo zegoen Altsasuko Burunda pilotalekuan. Etxarriarrek 35 minutu behar izan zituzten, 1-8ko partzialarekin hasi zen partiduari buelta eman eta txapela eskuratzeko.Lau t’erdian, Ezkurdiak, maila oso onean dagoela erakutsi zuen. Arbizuarrak esfortzu handirik gabe irabazi zion Larrea errioxarrari (18-9), 18 minutu iraun zuen buruz burukoan. Ezkurdiak, finalean, Flores eta Ansotegiren arteko norgehiagokan irabazlea izango den pilotaria izango du aurrez aurre. Badirudi beraz, finala sakandarren artean jokatuko dela.Seniorrean, partidu gogorra jokatu ondoren Baez eta Linzoainek lortu zuten garaipena Larrañaga eta Jauregiren kontra (22-16), gaueko partidurik luzeenean. Irabazleak hasieratik aurretik joan ziren, eta, gipuzkoarrek markagailuari buelta emango ziotela ematen bazuen ere, atzelariaren akatsengatik ezin izan zuten garaipena lortu.Bihar, beste final bat espero da Burunda pilotalekuan, kadeteena, gaueko 22:30ean. Bertan bi bikote sakandarren arituko dira: Garaio-Ruiz eta Olano-Goñi.Altsasun datorren asteazkenean, hilaren 14an, pilota partida profesionala:Ongay-Peñagarikano / Mendizabal III-L. GalarzaMtnez. de Irujo-Zabaleta / Xala-Zubieta