Espainiako Vuelta erabakitzeko

Guaixe 2011ko irailaren 9a

Atzo, Solares eta Noja arteko 174,6 kilometroko etapan, Vueltako 18.ean, Lampre taldeko Gavazzi nagusitu zen. Verdugo eta Martinez tropel nagusian helmugaratu ziren, 8 minutuko atzerapenarekin. Azanzak eta Ervitik, berriz, 12 eta 19 minutuko atzerapena izan zuten, hurrenez hurren.Honezkero, esan daiteke 13 segundu eskaseko aldea duten Coboren eta Froomeren esku dagoela garaipena. Baina, beti, bezala, errepideak erabakiko du garailea. Gorka Verdugo da lehen sakandarra, 36. Postuan, liderrarengandik 54 minutu eta 39 segundora. Egoi Martinez 59.a da, ordu bat, 45 minutu eta 52 segundora, Azanza 58.a 2 ordu, 29 minutu eta 42 segundora eta Erviti 135.a 3 ordu, 30 minutu eta 23 segundora.Azken aukeraAsteburu honetan Euskal Herriko lurretan sartuko da Espainiako Vuelta, eztabaida iturri izan den erabakia. Gaur, txirrindulariek 158,5 km-ko etapa dute Noja eta Bilbo artean. Tartean 3. mailako bi portu eta 2. mailako bat izanen dute. Bihar, Bilbo eta Gasteiz arteko etapa menditsua dute. 185 kilometroko etapan 3. mailako portu bat, 2. mailako bat eta 1. mailako bi portu izanen dituzte, tartean Urkiolako portu ezaguna. Pentsatzekoa da, etxean egonik, garaipenaren bila abiatu daitezkeela Euskaltel eta Movistar taldeak. Ea gure txirrindulariek orain arte baino zorte hobea duten. Ohi bezala, Madrilen amaituko da itzulia, igande honetan, 95,6 kilometroko etaparekin.Eskola mailako lasterketa Ziordian Bestalde, Ziordiko festetan, Burunda txirrindularitza elkarteak antolatutako eskola mailako lasterketa egingo da bihar. Arratsaldeko 17:00tan hasi eta 19:00ak inguru bukatuko dute lasterketa.