Sakandarrak ezin garaipenik lortu Hondarribian

Guaixe 2011ko irailaren 12a

Atzo ez zen sakandarren eguna izan. Batetik, Xala-Zubieta bikoteak ezin izan zuen Martinez de Irujo eta Paskualen kontra irabazi. 13-22 gelditu zen markagailua eta badirudi 2010eko bikote irabazleari indarrak falta zaizkiola garaipen bat lortzeko. Aurrelariari zaila egin zitzaion Irujoren erritmoa jarraitzea eta Zubietak ezin izan zuen Paskual menderatu. Berdinketa bakarra lehenengo tantoan izan zen. 8-0ko partzialak gorriek erantzuten jakin ez zuten partidua erabakia utzi zuen.Eta bestetik, arratsaldean jokatu zen beste partiduan ere, Idoatek ezin izan zuen garaipena eskuratu. Satrustegiarrak eta Ceciliok ezin izan zieten Gorka eta Zabaetari aurre egin eta 19-22 gelditu ziren.